Lazkaotxiki lehiaketaIgandean, hilak 15, Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketaren sariak banatuko dira Barrena kultur etxean, 12:00etan. Argi Berri elkarteak (Goierriko Bertso Eskola) antolatu du lehiaketa Ordiziako Udalarekin batera.

Aurten 40 lan jaso dituzte guztira, hiru mailatan banatuta: Gaztetxoetan (13 urte arte) 6 lan; gazteetan (14-18 urte), 15 lan; eta helduetan 19. Gaztetxoetan Tolosako Miren Goikoetxea izan da irabazlea, gazteetan Amezketako Ixiar Altuna, eta helduetan Errenteriako Aitor Albistur.

Igor Eguren alkateak, Aitor Calvillo Argi Berriko kideak eta Joxemiel Iztueta Lazkao Txiki zenaren ilobek, Martinak eta Mari Josek, banatuko dituzte, eta sariak jaso eran, bertsolari bakoitzak bertso sarituak abestuko ditu. Ekitaldiaren ondoren Buztuntza auzoko Argi Berri elkartera joango dira otamena egitera.

Honakoak izan dira sarituak:

GAZTETXOETAN (13 urte artekoak): 6 lan guztira

1. Tolosako MIREN GOIKOETXEA

2. Zaldibiako MAIDE GARMENDIA

3. Zizurkilgo ITSASO AIZPURUA

Oharra: maila honetan gaia denentzat berbera izan da: “Barazkiak jatea osasuntsua omen da”.

GAZTEETAN (14-18 urte bitartekoak): 15 lan guztira

1. Amezketako IXIAR ALTUNA “Amonari” lanagatik

2. Azkaingo AITOR SERVIER-ETCHECHURI “Kazetaritzaz” lanagatik

3. Azkaingo AITOR SERVIER-ETCHECHURI “Herri bat zuzenean” lanagatik

HELDUETAN (18 urtetik gorakoak): 19 lan guztira 

1. Oreretako AITOR ALBISTUR “K2tik” lanagatik

2. Villabonako AMAIA AGIRRE “Neska bat maite dut, eta zer?” lanagatik

3. Villabonako AMAIA AGIRRE “Bertsozale elkartearen zilborhesteak” lanagatik

3. Zarauzko NIKOLAS ZENDOIA “Aitona-billobak tratuan" lanagatik

Oharra: azken bi mailok gaia librea zuten