Errimak oinetanOstiralean, hilak 13, bertsolaritza oinarri duen ‘Errimak oinetan’ izeneko dantza emanaldia egingo da Ordiziako Herri Antzokian, 22:15ean.

Argi Berri elkarteak antolatu du ikuskaria Euskal Jaien egitarauaren barruan, Ordiziako Udalaren eta Goierriko Bertso Eskolaren laguntzarekin. Sarrerak 10 euro balio du, eta lehiatilan bertan erosi behar da.

Bertsolariek sentipen eta emozioak harilkatzen dituzte entzuleengan. Baina entzule horiek dantzariak balira? Nola adieraziko lukete belarrietatik jasotako zirrara errimatua oin puntetan menperatzen duten dantzaren bidez? Galdera horren erantzuna da ‘Errimak oinetan’ ikuskizuna. Emanaldiari buruzko informazio gehiago: www.errimakoinetan.com