2013-09-11 Euskal jaiakAmets Bide taldeak euskal jantziei buruzko hitzaldi bat antolatu du hilaren 9rako

Amets Bide taldeak herritar guztiak animatu nahi ditu Euskal Jaietan baserritarrez janztera, eta horri lotuta, 7 ezberdintasunen jokoa erabiliz, 'Nolako Euskal Jaiak nahi dituzu?' galdera proposatu du. Argazki banarekin egin dute jokoa: batean, zazpi herritar ageri dira kalekoz jantzita, eta bestean, herritar berak baserritarrez jantzita. Herritarren artean zer pentsatua jartzeko ekimen bat da.

2013-09-09 HitzaldiaHitzaldia

Ekimen horren harira, euskal jantziak nola jantzi ikasteko hitzaldi bat antolatu du Amets Bidek Ordiziako Udalarekin elkarlanean. Hitzaldia hilaren 9an izango da Barrenako areto nagusian, 18:30ean, eta Ane Albisu ariko da hizlari lanetan.