txupinazoaOrdiziaren izena zabaltzen egindako lanarengatik eskaini zaio txupinazoa botatzeko ohorea

Bernardo Alberro soinu-jotzaile eta konpositore ezagunak botako du aurten Santa Ana jaietako txupinazoa. Alberro Astigarragakoa da jaiotzez (1927), baina joan deneko urte askoan Ordizian bizi da. Asko eta asko dira bizitzan zehar sortu dituen abestiak, horien artean ezagunena Ordiziarrak Gera izenekoa. Ordiziaren izena zabaltzen egindako lanarengatik eskaini dio Ordiziako Udalak Bernardo Alberrori txupinazoa botatzeko ohorea.