ESKOLA KIROL EGOKITUA SUSTATZEKO HITZARMENA SINATU DA
Ordizian sei haurrek parte hartzen dute astean bi saioetan
2017tik martxan dago eskola kirol egokituko programa Ordizian. Proiektu hau, ohiko Eskola kiroleko programan parte hartzeko zailtasunak dituzten umeei kirol hastapenerako esparru bat eskaintzeko beharretik sortzen da, jarduera honekin beraien motrizitatea, autonomia eta sozializazio gaitasuna garatu ahal izan ditzaten. Programa babesteko eta aurrera egiteko asmoz hitzarmena sinatu dute Gipuzkoako Kirol Egokituen federazioko Igor Otaegi presidenteak eta Jose Miguel Santamaria alkateak.
2018-2019 kurtsoan eskola kiroleko programa hau Gipuzkoako hamabi udalerritan eskaintzen da, Ordizia tartean. Une honetan, eskola kirol egokituko sare honek 185 haur eta gazte biltzen ditu. Kurtso honetan sei haur daude Ordiziako taldean. Astean bi saio egiten dituzte Urdaneta eskolan eta kiroldegian.
Proiektu honen ildo orokorrak planteatzen direnean honako helburu hauek jarraitzen dira: