“Ordizian zorte handia dugu kirol aniztasun handia dugulako eta baita kirolari kopurua ere. Nork bere diziplinan emaitza onak lortzea lan eta esfortzu handiaren emaitza da. Eta guk emaitza horiek saritu eta aitortu nahi ditugu. Horregatik antolatu ditugu Ordizia Kirol Sariak, gure kirolariei aitortza eta esker ona adierazteko”, azaldu du Jon Ander Caballero, Ordiziako kirol zinegotziak.
Sari hauen helburua Ordiziako kirola bere osotasunean aitortzea da. Hiru sailkapen egongo dira: kirolariak, izan duten ibilbideagatik; azken urtean gailendu diren elkarteak, eta horiez gain esker oneko saria, Ordizian kirolari egindako ekarpenagatik. Sari banaketa ekitaldia abenduaren 23an egingo da.
Sari hauek banatzeko balorazio batzordea osatuko da Ordiziako kirol elkarte bakoitzeko ordezkaritzarekin, kirol teknikari eta kirol zinegotziarekin batera.
Proposamenak edozein pertsonak edo erakundek egin ahal izango ditu. Antolakuntzak www.ordizia.eus web orrian eskuragarri jarriko dituen inprimaki ofizialetan aurkeztuko dira proposamen horiek eta udalerriko kirol-klubei eta ikastetxeei ere bidaliko zaizkie. Gainera, Arreta Bulegoan ere eskuragai izango dira inprimakiak.
Proposamenak aurkezteko epea 2022ko abenduaren 1ean, osteguna, amaituko da, 13:00etan. Udaleko Arreta Bulegoan edo
Sare sozialen bidez ere jakinaraziko da Ordizia Kirol Sariak ekimena eta herritarrek aukera izango dute Ordiziako Udaleko sare sozialen bidez sari hauetarako hautagaiak proposatzeko.
Proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoren berrikusi egingo da zerrenda eta baztertu egingo dira behar bezala beteta ez dauden edo baldintzak betetzen ez dituzten proposamenak.
Ondoren, onartutako proposamen bakoitzaren kopia helaraziko zaie epaimahaikideei, erabakia eta botoa bozketa-bilerara prest eramateko. Berdinketa gertatuz gero, beste bozketa bat egingo da berdinduta dauden hautagaiekin, eta berriro berdinketa egonez gero, Kirol zinegotziaren botoak bikoitza balioko du.
SARITUAK
%50a gutxienez Ordizian jaioa izango da edo bertan bizi dena.
Hautagaiak erabakitakoan herritarrei aukera emango zaie botoa emateko. Pertsonako boto bat egongo da eta sare sozialen bidez egongo da horretarako aukera