Igandean jokatuko da Ordiziako mendi maratoi erdia. 9:00etan abiatuko dira Larraitzetik 200 korrikalariak, eta honakoa izango da ibilbidea: Larraitz-Alotza-Igaratza-Alotza-Larraitz. 20,5 kilometroko ibilbidea da, eta 1.250 metroko gorabehera duena. Hemen ibilbide zehatza: https://eu.wikiloc.com/ibilbide-mendi-lasterketak/2020-ordiziako-mendiko-erdi-maratoia-58204582.

1968ko ekainean Juanito Rubioren eta Jose Ignacio Eskitxabelen arteko apustu bat izan zen lasterketa honen hasiera eragin zuena, eta aurten, COVID-19aren ondorioz formatuz aldatu behar izan da. Aurten maratoi erdia egitea erabaki da ibilbide beraren barruan, eta, beraz, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ezartzen dituen protokoloak betetzen dira.

Programa:

08:00 Dorsalen banaketa

09:00 Irteera Larraitzen

11:00 Lehenengo korrikalariaren helmugaratzea gutxi gorabehera

14:00 Maratoiaren karrera bukaera

Gauden egoera dela eta, irteera 30 korrikalarik emango dute aldiro. Korrikalariei dortsalaren arabera, "kaxoi" bat izendatuko zaie. Lehenengora iritsi arte, nahitanahiezkoa izango da musukoa erabiltzea, irteera bi minuturo emango delarik. Korrikalari bakoitzak une oro musukoa gordeta eramango du, eta helmugara iristean, derrigorrezkoa izango da musukoa erabiltzea.

Derrigorrezkoa da korrikalari bakoitzak mauka luzeko xira eramatea. Antolakuntzak Ardura Zibileko eta Istripuko aseguruak izango ditu. DYAren laguntza izango dugu. Antolakuntzak parte-hartzaile guztiei mediku-azterketa bat egitea gomendatzen die. Norberak bere gain hartu beharko du kirol jarduerak dakarren arriskua.

COVID19a dela eta…

1) Korrikalari bakoitzak bere musuko propioa ekarri beharko du eta lasterketa hasi bezain laister kendu ahalko du eta gorde. Lasterketa bukatzerakoan berriz ere jarri beharko du.

2) Anoa postuetan musukoa jartzea derrigorrezkoa izango da. Edateko, atzera erretiratu beharko da segurtesun distantziak errespetatuz.

3) 37 gradutik gorako temperatura ematen duten korrikalariei ez zaie proban parte hartzen utziko eta izen-ematearen zenbatekoa itzuliko zaie

4) Parte-hartzaileek istripu bat izan duen edonori lagundu beharko diote, eta gerta litekeen edozein gorabeheraren berri eman beharko dute kontrol-guneetan.

Kategoriak hauexek izango izango dira: Master+45, Senior, eta -23; mutiletan eta nesketan. Sailkapena Majori Kiroldegiaren sare sozialetan, webgunean eta kronoak.com webgunean argitaratuko da behin azken parte-hartzailea iritsitakoan. u Egunean bertan sariak banatuko dira modu pribatuan ( ez da publikorik baimenduko ).

Lasterketa mendi inguru zein lur pribatuetatik igaroko da. Ingurunea ahal beste zaintzeko, kontrol-guneetatik kanpo zaborrak ez botatzeko eskatuko zaie partehartzaile guztiei. Horretarako, 25 ,metrora, basurazko kuboak jarriko dira. Oinarrizko arau hau betetzen ez duten korrikalariek, probatik kanpo utziko dira.

Proban izena ematen duten guztiek, borondatez eta norbere arduraz parte hartzen dutela ulertzen dute. Horregatik, partaideek eta beraien oinordekoek erantzunkizun zibilari dagokionez, antolaketaz arduratzen diren erakundeak, laguntzaileak, babesleak zein beste partaideak, ez salatzea eta kargu horietatik guztietatik libre uztea onartzen dute. Parte-hartzaileen objetu pertsonalei dagokienean ere ez du ardurarik izango.

Parte-hartzaileek izango dute euren buruari edota hirugarren pertsonei eragindako kalte ororen erantzukizuna.

Parte-hartzaile guztiek, arautegi hau onartzen dute. Bertan agertzen ez den araudia, EMF-FVM ren araudia izango da kontutan.