Igande honetan, hilak 20, Ordiziako Altamira atletismo pista berritua estreinatuko da, parte-hartze libreko proben programa batekin. “Guretzako ohore bat da Federazioak Ordiziako Altamira pista aukeratu izana proba hauek egiteko; normalean Donostian egiten dira. Gainera, Txindoki Atletismo taldea ere buru-belarri ibili da ekintza guztia antolatzen, eta oso eskertuta gaude”, azaldu du Jon Ander Caballero, Ordiziako Kirol zinegotziak.

Gipuzkoako Atletismo Federazioak Txindoki Atletismo taldearekin batera antolatutako saioa da eta goizeko 10.30etan hasi eta 13.30ak arte luzatuko dira probak.

Hemen duzue ordutegia:

PROBEN HASIERA

10:30 Luzera gizonak

10:30 Pertiga gizon+emakume

10:30 100 metro hesidunak (0.76) Sub16-Sub18 Emakumeak

10:40 100 metro hesidunak (0.84) Emakumeak absolutua

10:50 100 metro hesidunak (0.91) S16

11:00 110 metro hesidunak (0.91) S18

11:00 Pisua Emakumeak

11:00 Altura Mujeres

11:10 110 metro hesidunak (1.00) S20

11:10 110 metro hesidunak (1.067) Absolutua

Aurreskua

11:20 3000 m. gizonezkoak

11:50 100 metro Emakumezkoak

12:10 100 metro Gizonezkoak

12:15 Luzera Emakumezkoak

12:15 Pisua Gizonezkoak

12:15 Altura Hombres

12:30 1000 m. Gizonezkoak

12:35 1000 m. Gizonezkoak

12:40 1500 m. Emakumezkoak

12:50 1500 m. Gizonezkoak

13:10 300 metro hesidunak. (0.76) S16 Emakumezkoak

13:15 400 metro hesidunak (0.76) Emakumezkoak

13:25 300 metro hesidunak (0.84) S16 Gizonezkoak

13:35 400 metro hesidunak (0.84/0.91) S18-Abs

Ostegun honetan, iluntzeko 20.00etan argitaratuko dira parte hartuko duten atleta guztien behin betiko irteera-zerrendak.

3.000 metrotan bi serie bakarrik egongo dira, serie bakoitzeko 15 atleta. 30 marka onenak onartuko dira, eta 2019ko apirilaren 1etik aurrera egindakoak izango dira baliozkoak.

1.500, 3.000 eta 5.000 puntutan lortutako markak hartuko dira kontuan. (1.500 eta 5.000 markak 3.000 markara itzuliko dira, zuzendari teknikoaren irizpidearen arabera).

Kontuan izan behar da World Athletics araudia, pistako lehiaketetarako baimenduta dauden zapatilei egiten diena erreferentzia, iltzeei zein leunei dagokienez. Proba bakoitza atera aurretik, parte-hartzaileen oinetakoak berrikusiko dituzte, eta indarrean dagoen araudia betetzen ez dutenek zapatilak aldatu beharko dituzte.

Aforo mugatua izango du ekintzak eta dagoeneko beteta dago.