Hasi dira Ordiziako Altamirako atletismo pistako berrikuntzak. Lanketa sakon baten ondoren hasi dira lanak, zein pista den egokiena zehaztu ahal izateko. Konpromezu bat bazegoen ekainaren 20rako amaituta egotea berrikuntza, Jose Antonio Peña-Ordiziako Sari Nagusia ospatu ahal izateko; ekainaren 20an zen ospatzekoa. Tamalez, ekintza hau bertan behera geldituko da, baina hala ere obrak aurrera egingo dute.

“Bost aste iraungo dute lanak, eta ekaina amaierako bukatuta izango ditugu”, zehaztu du Jon Ander Caballero, Ordiziako Udaleko kirol zinegotziak. Opsa, Opsa, Obras y Pavimentos Especiales, S.A, izango da lanak egiteaz arduratuko den enpresa. Lanen 278.975,10 eurokoa izan da BEZa gabe (337.559,87 € BEZa barne).

In-situ deitzen den sistema erabiltzen du enpresa honek. Pista alisatu ondoren, material berria momentuan jartzen dute eta ondoren margotu egiten dute. Pista urdin kolorekoa izango da.

Estalpe berria

Proiektuak berrikuntza nabarmenak ekarriko ditu, baina ez dira bakarrak izango. Txindoki atletismo klubeko kideek hasieratik azaldu zuten euria egiten zuenean babesteko estalitako gune baten beharra. "Guri ideia ona iruditu zitzaigun", gaineratu du Caballerok. Hainbat alternatiba lantzen aritu dira, adituekin eta atletismoko kideekin batera, ondorio bateratu batera iristeko. Altamirako pistaren kokapena eta forma ikusita, estalitako gunerako egokiena harmailetatik ateratzea da. 45 metroko eremu estalia eta 2-3 kale hartuko dituena.

Estalkiaz gain, kanpoko eraztun bat eraikiko dute pistako azken kalean, belar artifizialarekin. Honekin espazio gehiago gehitzen da korrikalariek euren entrenamendu osoak egin ahal izateko. Horrez gain, luzera jauziko egungo korridoreetako bat pisu gunetik beste leku batera aldatuko da.

 

Ikusi hemen Jon Ander Caballero, Kirol zinegotziaren azalpena: