Ordizia. Altamira atletismo pistako planoa

“Atletismoko pista berritu beharra zegoen, batez ere, azken urteetan, erabileraren ondorioz, oso kaltetuta zegoelako”, azaldu du Jon Ander Caballero, kirol zinegotziak, Altamira atletismoko pistaren berrikuntzari erreferentzia eginez. Zorua guztiz berrituko da, eta horrez gain, estalpe bat ere eraikiko da.

Gaur egun dagoen pista berri batengatik ordezkatuko da datozen hilabeteetan. Aurrez, ordea, lanketa sakon bat egin dute Altamirako zein pista den egokiena zehaztu ahal izateko. Horregatik, Txindoki Atletismo Taldekoekin batera hainbat bisita egin dituzte beste zenbait pista eraberritutara, eta, horrez gain, hainbat bilera ere egin dituzten beraien beharrak eta kezkak jasotzeko.

Irailean hasi zuten gaiaren inguruko lanketa zehatza. Majoriko kontseiluan erabakita zegoen Altamirako pistaren berrikuntza, baina zehaztea falta zen nola egingo zen; hau da, zein pista mota jarriko zen. “Badago konpromiso bat ekainaren 20rako guztia amaituta egoteko, orduan egingo delako Jose Antonio Peña - Ordiziako Sari Nagusia”, gehitu du zinegotziak. 

LANKETA ZABALA

Altamirako pistaren berrikuntzaren nahia ez da gauza berria. Anexoa (beheko futbol zelaia), errugbiko belarraren aldaketa eta atletismo pistaren berritzea zeuden lan lerroan, Majoriko kontseiluan erabaki zen moduan. Nahiz eta ordena zehaztuta zegoen, prozedurak ez. Horregatik, irailean hasi zen lanketa zehatza, eta Txindoki Atletismo taldeko kideekin ere hasi ziren komunikazio harremanak.

Estatuan bi enpresa daude halako pistetan adituak direnak: in situ eta aurrefabrikatua.
Hori dela eta, Txindoki Atletismo Elkarteko kideek, Odilo Rivela Majoriko gerenteak eta Caballero zinegotziak hainbat bisita egin dituzte denbora tarte horretan dauden aukerak ezagutzeko. Irailean Santurtzira joan ziren, eta bertan pista berrituaren aurrefabrikazio prozesua ezagutu ahal izan zuten. Urrian, berriz, Barakaldoko pista ikustera joan ziren. "Kasu honetan, berrikuntza in situ egin dute, eta pista berria ikusteko aukera izan genuen", gaineratu du Caballerok. Enpresa ezberdinetako ordezkariek, gainera, Altamirako atletismo pista gertutik ezagutzeko aukera izan dute, bertan dagoen egoera bertatik bertara ikustekoa. Ez da bisita bakarra izan. Horien artean, Espainiako Atletismo Federazioko aholkulari tekniko bat ere gerturatu da udalerrira. "Odilo Rivela eta biok elkartu ginen, batez ere, haien iritzia jakiteko. Izan ere, oso garrantzitsua da materiala egokia izatea korrikalariek ahalik eta lesio gutxien jasan ditzaten ', azaldu du zinegotziak. Bi ordezkariek ere harremanak izan dituzte Gipuzkoako Atletismo Federazioarekin, eta beste hiru bilera egin dituzte Txindoki Atletismo Taldearekin, taldearen beharrak eta kezkak jasotzeko asmoz.

ESTALPE BERRIA

Proiektuak berrikuntza nabarmenak ekarriko ditu, baina ez dira bakarrak izango. Txindoki atletismo klubeko kideek hasieratik azaldu zuten euria egiten zuenean babesteko estalitako gune baten beharra. "Guri ideia ona iruditu zitzaigun", gaineratzen du Caballerok. Hainbat alternatiba lantzen aritu dira, adituekin eta atletismoko kideekin batera, ondorio bateratu batera iristeko. Altamirako pistaren kokapena eta forma ikusita, estalitako gunerako egokiena harmailetatik ateratzea da. 45 metroko eremu estalia eta 2-3 kale hartuko dituena. Estalkiaz gain, kanpoko eraztun bat eraikiko dute pistako azken kalean, belar artifizialarekin. Honekin espazio gehiago gehitzen da korrikalariek euren entrenamendu osoak egin ahal izateko. Horrez gain, luzera jauziko egungo korridoreetako bat pisu gunetik beste leku batera aldatuko da.

Ordizia. Altamira. Estalkia. Cubierta A.02.2 IKUSPEGI 2.pdf 1