Ordizia. Saskibaloia. 50 urte. txapelketa

Ordiziako Saskibaloi Elkarteak, Udalaren eta Gipuzkoako Federazioarekin elkarlanean abenduaren 28 eta 29rako minibasket lehiaketa antolatu dute. 

Hain zuzen ere, Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako selekzioen arteko Minibasket txapelketa jokatuko da Majori kiroldegian. Guztira, 10 eta 11 urte bitarteko 120 saskibaloi jokalari inguru elkartuko dira.

Abenduaren 28an, inuzente egunean hasiko da lehiaketa. Hain zuzen, Gipuzkoa eta Bizkaiaren arteko partidak izango dira. 10:00etan mutilen txanda izango da eta 12:00etan, emakumezkoena. Arratsaldean ere jarraituko dute partidek: Araba eta Nafarroaren arteko jokoak izango dira. Mutilena 16:00etan hasiko da eta emakumezkoena, berriz, 18:00etan. Igandean saskibaloi minibasket lehiaketak segiko du. Hiru eta laugarren postuak goizean jokatuko dira eta finalak arratsaldean izango dira; 28an jokatutako ordutegi berean. Dudarik gabe, espero da maila oneko lehiak ikusi ahalko direla.
Ordiziako Saskibaloi Elkarteko kideak maila bikainean ibiltzen dira eta horren adibide da Gipuzkoako selekzioarekin Ordiziako sei jokalari arituko direla; lau emakumezko: Elorri Garcia, Haizea Salceda, Maddi Albiz eta Natale Pecharroman, eta bi mutil: Manex Telleria eta Markel Iruretagoiena.