INFORMAZIO PANEL BERRIAK JARRI DIRA OIANGUN

2015 04 30 panelaParkearen natur balioa herritar zein bisitariei gerturatzea dute helburu

Oiangun dauden altxor naturalak ezagutzera emateko helburuz panel berriak jarri ditu Aranzadi Zientzia Elkarteak parkean barrena, Ordiziako Udalarekin sinatutako lankidetza hitzarmenaren harira. Informazio orokorra jasotzen duen panela, Oianguren biodibertsitatea islatzen duena eta Altamirako putzuari dagokiona jarriak daude dagoeneko, eta datozen egunetan laugarren bat jarriko da, Zuhaitz lepatuena. Panel horiek osatzeko aurrez Oiangun zeuden panelen egurrezko egiturak aprobetxatu dira ahal izan den neurrian.

2015 04 30 panela1SARRERAKO LEHENENGO PANELA
Informazio panel honetan Oiangu Parkeko informazio orokorra agertzen da: kokapena, duen garrantzia, osatzen duten habitat ezberdinak... Parkearen plano bat ere agertzen da, parkearen eremu ezberdinak identifikatuz: aisialdirako guneak, basoak, putzua, zuhaitz lepatuen eremuak... Panel honetan Oianguk barneratzen dituen habitat natural ezberdinen azalpen txikiak ematen dira bakoitzaren garrantzia adieraziz. Horrez gain, Oiangu zaintzeko ohitura egokiak zerrendatzen dira.

 

  

 

 

2015 04 30 panela2SARRERAKO BIGARREN PANELA
Oianguk gordetzen duen biodibertsitate aberatsa erakutsi nahi da honen bitartez. Bertan bizidun talde ezberdinen marrazkiak agertzen dira, izen arruntak eta izen zientifikoak azalduz. Horrez gain, mehatxatuta eta legalki babestuta dauden animalia zein landare espezieak adierazi dira. Panel honen bitartez Oianguko bisitaria parkean zehar ibili eta bertako fauna zein flora deskubritzera gonbidatu nahi da.

 

 

2015 04 30 panela4ZUHAITZ LEPATUAK (Jartzeko)

Ordiziar askorentzat oharkabean igarotzen diren zuhaitz zahar hauen garrantzi kultural eta ekologikoa azaldu nahi da enbor ipurdi batean eusten den informazio-panel honetan. Panel honekin zuhaitz hauetan bizi daitekeen izaki bizidunen dibertsitate altua erakutsi nahi da.

 

 

 

2015 04 30 panela3ALTAMIRAKO PUTZUA
Hezeguneek naturaren kontserbazioan duten garrantzia ezagutarazi nahi da panel honekin. Horrez gain, argazkien bitartez putzu honetan aurkitu daitezkeen animalia zein landare espezie ezberdinak erakutsi nahi dira, eta honekin batera putzuaren egoera ona bermatzeko bertan askatu behar ez diren animalia exotikoak zeintzuk diren erakusten da.