2014-05-21 putzuaBaldintza meteorologikoak aldekoak badira, astebeteko epean lanak bukatzea aurreikusten da

Aranzadiko Botanika saileko kideak datorren astelehenean, hilak 26, hasiko dira Altamirako putzua egokitzen, Oiangu parkean. Ordiziako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak parkearen kontserbaziorako eta ingurumen sentsibilizaziorako urte hasieran abiatutako lankidetzaren barruan egingo den beste ekintzetako bat da. Putzuaren egungo balio naturala eta izan dezakeen balio didaktikoa kontuan hartuz, bi arlo horiek indartuko dituzten lanak egingo dira. Eguraldiak laguntzen badu, astebetean egokitzapen lanak bukatzea espero da.

Hauek dira Aranzadiko Botanika sailaren gidaritzapean gauzatuko diren lanak:

-Putzuaren hegoaldeko ertza soka eta egurrezko hesi baxu batekin mugatuko da, putzuaren ertzeko landaredia eta fauna babesteko.

-Putzuaren ekialdeko mugan hazten diren zuhaitz batzuk moztu egingo dira, putzura iristen den argitasun maila handitzearren. Honek bertan gara daitezkeen mikrohabitatei egingo die mesede.

-Mikrohabitat berriak sortuko dira harri pilaketa eta landaketak eginez. Horren bitartez, egungo plastikoko hodia estalita geratuko da, bertako paisaia hobetuz.

-Putzuan aurkitzen den zaborra erretiratu egingo da.

-Putzura iristen den bidea eta putzuaren ertza ibilbide modura egokituko da (Ibilbidearen mugak markatzeko moztutako zuhaitzen enborrak erabiliko dira)

-Putzuaren kokapena adierazten duen norabide seinalea ipiniko da.