B20B02AC 0B7A 4AC1 AE38 CB7D926009F5

Bueltan da berriz ere 'Liburu Baby Kluba' ekimena eta lehenengo saioa bihar izango da, asteartea. Horrez gain, martxoaren 10ean eta maiatzaren 12an goizez, 10:30etan, eta otsailaren 11n eta apirilaren 21ean arratsaldez, 17:00etan egingo dira. Saio guztiak, Udal Liburutegian egingo dira.

Liburu Baby Kluba ekimenak,  “Ordizia Hiri Hezitzailea” programaren barruan garatzen dena jarraituko du Udal Liburutegian;  Udal Liburutegiak sustatzen du eta urtean zehar Liburutegi berak bultzatzen duen ipuinkontaketen saioei gehitzen zaio. 

Liburu Baby Kluba 0 eta 3 urte bitarteko umeei zuzenduriko jarduera ludiko eta didaktikoa da. Umeak heldu batekin egongo dira eta azken honek jardueran ere parte hartuko du. Jarduaren ardatza eta abiapuntua liburua da. Jarduera honen helburu nagusia umeengan txikitatik eta beraien familiengan literatura, musika, artea eta naturarekiko interesa piztea da. Liburu Baby Kluba jarduera kulturanitza da eta horregatik, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez garatzen da.

Hiri hezitzailaren helburu etengabea ikasi, trukatu eta partekatzea da. Hortaz, bertako biztanleen bizitza aberastea ere bai eta nagusiki, haur eta gazteak heziko ditu, baina borondate irmoa agertu behar du adin guztietako pertsonak bizitzan zeharreko prestakuntzan sartzeko. Eta zentzu horretan Liburu Baby kluba ekimena Hiri hezitzailearen printzipioen barruan kokatzen da, hala nola Hiriak aniztasunean oinarritutako hezkuntza sustatuko duela esaten denean, betiere ulergarritasuna, nazioarteko  lankidetza  solidarioa;  edota Hiria  familiei  behar  bezalako  prestakuntza  ematen  ahaleginduko  duela esaten denean,  haien  seme-alabei hazten laguntzeko, haien seme-alabei hiriaren funtsa barneratzen laguntzeko, elkarrekiko begirunearekin bat. Alde horretatik, oro har, hezitzaileentzako prestakuntza-proposamenak garatuko  ditu,  bai  eta  hirian,  nahiz  eta  maiz  ohartu  gabe,  hezkuntza-eginkizunak  betetzen  dituzten pertsonentzat ere.

Eta marko horretan garatu nahi da Liburu Baby Kluba ekimena, eta urteko lehenengo saioa astearte honetan, Udal Liburutegian goizeko 10:30etan. Parte hartzaileen kopurua mugatua izanik, komeni da izena ematea Liburutegia bertan edo  943805633telefonoan  edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikoan