Liburu Baby Kluba ekimenaren saio berria Udal liburutegian

Cartel Ordizia 2019 1 abendua copia

Bueltan da 'Liburu Baby Kluba' ekimena. Datorren asteartean, hilak 3, saioa egingo da goizeko 10.30ean, Udal Liburutegian. Ekimen hau, “Ordizia Hiri Hezitzailea” programaren barruan garatzen da. Udal Liburutegiak sustatzen du eta urtean zehar Liburutegi berak bultzatzen duen ipuin-kontaketen saioei gehitzen zaio.

Liburu Baby Kluba 0 eta 3 urte bitarteko umeei zuzenduriko jarduera ludiko eta didaktikoa da. Umeak heldu batekin egongo dira eta azken honek jardueran ere parte hartuko du. Jardueraren ardatza eta abiapuntua liburua da. Jarduera honen helburu nagusia umeengan txikitatik eta beraien familiengan literatura, musika, artea eta naturarekiko interesa piztea da. Liburu Baby Kluba jarduera kulturanitza da eta horregatik, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez garatzen da.

Parte hartzaileen kopurua mugatua izanik, komeni da izena ematea Liburutegia bertan edo 943805633 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikoan.