2014-02-03 Gaztetxea Otsaileko lau ostiraletan hainbat ekimen egingo dira, denak 19:30ean hasita

Ordiziako Gazte Asanbladak eta Askapenak antolatuta, II. Hilabete Internazionalista egingo da otsailean Ordiziako Gaztetxean. Ostiral honetan, hilak 7, hasita, otsaileko lau ostiraletan hainbat ekimen egingo dituzte: lehen hiruretan Herrialde Arabiarren, Palestinaren eta Maputxe herriaren berri izateko hitzaldiak izango dira, eta azken ostiralean Greziako krisiaren nondik norakoaz ariko dira 'Debtocrazy' filma ikusi eta gero.

Egitaraua (saio guztiak ostiraletan dira, 19:30ean)
- Hilak 7: Herrialde Arabiarren iraultzen nondik norakoa (Martxelo Diazen eskutik)
-Hilak 14: Palestinako gatazka (Aurtengo brigadisten eskutik)
-Hilak 21: Maputxe herria: erresistentzia nekaezina (Julen Zulaikaren eskutik)
-Hilak 28: 'Debtocrazy' filma eta Greziako krisiaren nondik norakoaz kafe tertulia