2013-11-08 Info gazte logoaOtsailaren 2rako aurkeztu beharko dituzte lanak herriko nerabe eta gaztetxoek

Ordiziako Gaztelekuaren izen eta logo lehiaketara lanak aurkezteko epea otsailaren 2ra arte luzatu dute. Hamabi eta hamazazpi urteen arteko Ordiziako nerabeek har dezakete parte, baita Ordiziako ikastetxeetan ikasten duten nerabeek ere. Lehiaketa, hala ere, bi adin tartetara zuzenduko da (12-14 urte eta 15-17 urte), eta saria ere ezberdina izango da.

Bakarka zein taldeka (gehienez 3 pertsona) parte hartzeko aukera dago. Marrazkia DINA4 batean edota ordenagailuaren bitartez aurkeztu ahal izango da, paperean edota CD batean. Izenean edo logotipoan, Ordiziako gaztelekua hitza agertu beharko da edota Ordiziako herriarekin identifikatzen den hitzen bat.

Pertsonak marraztuz gero neskak eta mutilak agertu beharko dira eta ez da irainik edota jarrera ez egokirik onartuko, ezta pertsonekiko nahiz erakundeekiko iraingarriak direnak ere. Urtean zehar gaztelekuan egingo diren hainbat irteeratan sarrera doan lortuko du lan sarituak.

Lehiaketaren helburuak
Lehiaketak lau helburu nagusi ditu: Nerabeen parte‐hartzea eta autonomia sustatzea, eta gaztelekua zertarako nahi duten galderari buruz hausnartzea; Gaztelekuari identitate propioa ematea; Nerabeak gaztelekua bere sentitzea, identifikazioa landuz; eta nerabeen sormena lantzea.

Info +: http://www.gipuzkoangazte.info/bulegoa.asp?zebulego=22