ORDIZIAKO GAZTETXEAREN URTEURREN EKITALDIAK AZAROAN
Era askotako ekintzak antolatuko ditu Ordiziako Gazte Asanbladak ostiralean hasita
Ordiziako Gaztetxeak haren urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu azarorako, Ordiziko Gaztetxek 27+1 urte lemapean. Iazko udazkenetik Milagrosa eraikinean dago Ordiziako Gaztetxea, eta huraxe izango da ekitaldi gehienen topagunea. Era askotako ekitaldiak izango dira: auzolana, hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak...
Hauxe da egitaraua:
Azaroak 1
10:00. Auzolana eta hamaiketakoa
22:30. Mus txapelketa (izen-ematea 21:30ean, 6 euro bikoteko)
Azaroak 2
18:00. Pintxo potea
22:00. Afaria eta kontzertuak (Joseto Anaiak eta Glorkore). Mojito gaua.
Azaroak 8
22:00. 'Binta y la gran idea' filma
Azaroak 9
17:00. Jokoak, bizi poteoa, mozorroak, kantu afaria...
Azaroak 11
17:00. Xaboi tailerra
Azaroak 15
18:00. Elikadura subirautzari buruzko hitzaldia
21:00. Afari beganoa
Ondoren. Jimmy Muelles
Azaroak 16
12:00. Paella txapelketa
14:30. Bazkaria
18:00. Batukada
Gauean. Pintxo afaria eta kontzertua (Cabbage city rockers eta talde sorpresa)
Azaroak 23
Goi tentsioko linearen inguruko hitzaldia
Azaroak 24
10:00. Ibilaldia AHTren obretara
Azaroak 26
18:00. Generoa lantzeko tailerra
Azaroak 28
18:00. 'Miss escaparate' dokumentala eta mahaingurua