Argi Berri Elkarteak beste behin antolatu du Ordiziako Udalaren laguntzarekin batera, Lazkao Txiki bertso paper lehiaketa. 29 edizio honetan, 33 sortzailek parte hartu dute eta epaimahaikide izan dira Manu Olano, Nikolas Zeberio eta Izar Sarriegi.

Honako hauek izan dira sarituak: 

- GAZTETXOAK, 13 urte bitartekoak: 5 lan guztira

  1. Sarako UNAX AIZPURUA IBARGARAI

  2. Oreretako MARA ALBISTUR GURRUTXAGA

  3. Orioko AMAIUR SUKIA YABEN

Oharra: maila honetan gaia denentzat bera izan da: “etxetik ezin atera”.

- GAZTEETAN (14-18 urte bitartekoak): 7 lan guztira

  1. Beasaingo JUNE AIESTARAN IPARRAGIRRE “parez pare” lanagatik

  2. Zarauzko ANER PERITZ MANTEROLA “mundura buelta” lanagatik

  3. Hernaniko GARAZI URDANGARIN LARRED “udako egun batez” lanagatik

- HELDUETAN (18 urtetik gorakoak): 21 lan guztira

  1. Donostiako MANEX MUJIKA AMUNARRIZ “gelan sartu orduko” lanagatik

  2. Beasaingo EKAITZ GOIKOETXEA ASURABARRENA “bidean” lanagatik   

  3. Asteasuko HARITZ MUJIKA LASA “ezin ahaztu” lanagatik Oharra: azken bi mailok gaia librea zuten. 

Sari banaketa Udaletxeko Batzar-Aretoan egin da, egungo osasun egoera dela eta neurri zorrotzekin. Musukoak jantzita izatea ezinbestekoa izan da eta aforoa mugatua jarri da. Sarituek, sariak jaso ahala euren bertsoak kantatu dituzte. Sariak banatze-lanak Ordiziako Udaleko alkateak, Adur Ezenarro Agirre, Argi Berri Elkarteko presidenteak, Aitor Calvillo, eta Joxe Miel Iztueta “Lazkao Txiki” zenaren iloba Mari Josek egin dituzte.

Diru sariak: 200, 100 eta 50na euro gaztetxoek, 300, 200 eta 100na euro gazteek eta 500, 400 eta 300na euro helduek); horrez gain, “Txikia” oroigarri bana ere jaso dute maila bakoitzean irabazle suertatu direnek.