Komertzioak: diru laguntzak eta baliabideak euskara sustatzeko

Euskarak gero eta funtzio gehiago ditu gure gizartean eta gero eta herritar gehiagok egiten dugu euskararen aldeko hautua. Horregatik, kalitatez lehiatu nahi duten establezimenduek euskara ere aintzat hartu behar dute, eta, horretan laguntzeko, Ordiziako Udalak herriko establezimenduei hainbat baliabide eta dirulaguntza eskaintzen dizkie.

1) HIZKUNTZA AHOLKULARITZA.

Testuen zuzenketa eta Itzulpenak (testuaren ezaugarriak: zabalpen publikorako izatea edo behin eta berriz erabiltzekoa eta 3 orrialdetik beherakoak).

2) HAINBAT MATERIAL

Kartel maketatuak (COVID-19arekin loturiko oharrak barne), zuk esandako testuarekin eta nahi duzun neurrian; zure eskura ere “Zabalik/Itxita” afitxak, “Merkealdia” eta “Eskaintza berezia” kartelak, inprimaki estandarrak (fakturak, ordainagiriak, loteria…).

3) DIRU LAGUNTZAK

Errotuluak:* Euskara hutsean jarriz gero, kostuaren %50 ordainduko dizu Udalak, gehienez ere 300€.

Irudi korporatiboa:* Euskaraz jarriz gero, kostuaren %50a lagunduko du diruz Udalak, gehienez ere 120 €. Elementu hauek, besteak beste: barruko eta eskaparateetako errotulazioa, ibilgailuen errotulazioa, bisita-txartelak, zigilua, poltsak, produktuak biltzeko papera.

Webguneak:* 1)Euskara hutsezko webgunea, kostuaren %50a, gehienez ere 350 €. 2)Euskaraz ireki eta hizkuntzaz aldatzeko aukera ematen duenean, kostuaren %50a, gehienez ere 250€. 3)Hizkuntza aukeratzea sarbide duten webguneen kasuan, kostuaren %50a, gehienez ere 150€.

*OHARRA: testuak euskaraz zuzen idatzita egon behar du; inprimatu aurretik, galdetu Euskara Zerbitzuan.

Euskara ikasteko: euskara hitzarmena sinatuta duten establezimenduetako arduradun eta enplegatuei, Udalak matrikularen %85a itzuliko die.

ESKAERAK ETA INFORMAZIOA:   Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.   Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.   688757540 (whatsapp bidez)   Solicitudes e información:                 www.ordizia-euskaraz.eus