Euskararen eguna, ekintzaz betea

EGITARAUA kartela. Abenduak 3

Bihar, abenduak 3, Euskararen nazioarteko eguna ospatuko dugu. Ordiziako Udalak ere bat egiten du.

Hemen duzue egitaraua: 

ABENDUAK  3:

  • GOIZEZ, Ordiziako Udalak, Urdaneta Ikastetxeak, Jakintza ikastolak eta Oianguren institutuak antolatuta:

-10:00etan, Herri Antzokian: “Oxigenoa euskarari 6000 metroan ere” dokumentala eta Felipe Uriarte zuzendariarekin elkarrizketa.  Nori zuzendua: DBH4 eta Batxilergoko ikasleei.

-10:30ean, Plaza Nagusian:  Lehen Hezkuntzako eta DBH1-3 bitarteko  ikasleek euskararekiko bizipenei eta desioei buruzko mezuak Euskararen Sarean zintzilikatu.

-11:00etan, Plaza Nagusian: Itoitz taldearen“Lau teilatu gainean” kanta abestu .

-11:00etan, J.M.Barandiaran plazan: Haur Hezkuntzako haurrek “Gu euskaraz” kanta abestu eta dantzatu. Aurretik Euskararen egunarekin loturiko irudiak zintzilikatu D´elikatuzen.

-11:45ean, Plaza Nagusian: DBH4 eta Batxilergoko ikasleek euskararekiko bizipenei eta desioei buruzko mezuak Euskararen Sarean zintzilikatu.

  • ARRATSALDEZ

-18:30ean, Plaza Nagusian:   2. Euskaraldia plazaratzeko "AHOBIZI ETA BELARRIPRESTAK KALERA" EKITALDIA.  Antolatzailea:  Hitzaro euskara Elkartea eta  Euskaraldia.

* Euskararen eguneko manifestuaren irakurketa.

*Ahobizi eta Belarripresten bizipenen eta desioen saretzea.

*Ordiziako Bertso eskolari omenaldia.

* Urdaneta  dantza taldea,  Amets Bide dantza taldea, txaranga...

ABENDUAK  5, 16:15ean, Zuhaizti zentroan:  Bingoa euskaraz.  Antolatzailea: Zuhaiztiko euskara eskola taldea.

ABENDUAK  7, 10:00etan: Durangoko liburu azokarako autobusa. Izena emateko epea: abenduak 4  (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.   whatsapp bidez:  609818017). Antolatzailea: Hitzaro euskara Elkartea.