
Ordiziako Udalaren Euskara Sustatzeko Ekintza Plana, ESEP, diseinatzeko partaidetza prozesuko 2. bilera burutuko da azaroaren 26an D´elikatuzen, 18:00-20:00.
Bertan, diagnostikoa eta aurreko bileran jasotako aurrera begirako lan-ildoak abiapuntutzat hartuta, datozen urteetarako lan-ildoetan sakondu eta ekarpenak jasoko ditugu. Hori horrela, bertaratuen iritzi eta ikuspegiak aintzat hartuko dira behin betiko plana osatzeko.
Bilerara etortzea erabakiz gero, Euskara Zerbitzura idaztea edo deitzea eskertuko da: