Ordiziako Udalak azken urteotan indarrean izan duen Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) berritu egin behar du, dagoena ebaluatu eta hurrengo urteetan garatuko duena adostasunez eta lankidetzan osatu eta onartu.
ESEP, udalerrian euskara sustatzeko ekintza plana da eta bertan barnebiltzen dira Udalak nahiz herriko eragileek aurrera eramaten dituzten egitasmoak nahiz jarduerak.
Plan berriaren diseinuak 2 fase izango ditu: lehenengoan plana ebaluatu eta egungo egoeraren diagnosia egingo da; bigarrenean, berriz, proposamenak jaso eta aurrera begirako lan ildoak zehaztuko dira.
Lehenengo faserako, plana ebaluatzeko eta egungo egoeraren diagnosia egiteko, 4 lan-talde aurreikusi dira:
Euskara plan egokia, partekatua eta herritarra sortzeko guztion partaidetza beharrezkotzat jotzen dugunez, talde hauetan parte hartzeko gonbita irekia da. . Hauek izango dira datak:
Zein bileratara etorri erabakitzean, Euskara Zerbitzura idaztea edo deitzea eskatzen da: