Euskaraldian izena emateko aukera www.euskaraldia.eus atarian zabalik dago. Besteak beste, horixe azaldu zuten Ordiziako Udalak eta Hitzaro euskara elkarteak hilaren 25ean Barrenan antolatutako informazio bileran.

Euskaltzaleen Topaguneak, Euskaraldiaren koordinazio orokorrak, ekimena antolatzeko herrien esku jarritako baliabideen berri izan zuten bertaratutako ikastetxeetako, euskaltegiko, elkarteetako ordezkariek nahiz herritarrek.

Orain baliabide horiek Ordiziara nola egokitu eta herriko eragileen eta norbanakoen proposamenak entzuteko eta antolaketarako garaia dela adierazi zuten eta gonbidapena luzatu zieten urriaren 1ean egingo den Euskaraldiaren antolaketarako bileran parte hartzeko. Hortaz:

HITZORDUA:   urriaren 1ean, 18:00etan, Barrenan.

ZER:  Ordizian Euskaraldia antolatzeko bilera.