MASAJE IKASTAROA ANTOLATU DU EUSKARA ZERBITZUAK

Urtebetez azpiko haurren gurasoentzat, urrian eta azaroan emango da

Udaleko Euskara Zerbitzuak urtebetez azpiko haurren gurasoentzako Masaje ikastaroa antolatu du. Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren (ESEP) barruan Jone Beitialarrangoitia psikoterapeuta legazpiarrak emango du tailerra Urdaneta ikastetxeko Haur Hezkuntza eraikinean ondoko egunetan: urriak 6, 16, 20, 27 eta azaroak 3, 10, 17. Ordutegia 10:00etatik 11:15era izango da eta prezioa 30 eurokoa.

Ordiziako Udalak egoera guztietan euskara erabili ahal izateko tresnak eman nahi dizkie gurasoei, eta, hain justu ere, hizkuntzaren familia bidezko transmisio bideak bermatzea helburu duten ekimenen artean dago haurrentzako masaje ikastaroa. Beitialarrangoitia irakaslearen arabera, larruazalaren eta ukimenaren bidez, gurasoen eta seme-alaben arteko komunikazioa eta elkar ezagutza areagotzeko aukera ematen du ikastaro honek.

Masaje ikastaroan parte hartzeko interesa dutenek, urriaren 4a baino lehen, Euskara Zerbitzuan eman behar dute izena: Kale Nagusia, 26 (9:00-13:00)    943805622     Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

OHARRA:  Plazak mugatuta daude eta izena eman ahala betetzen joango dira. Ordizian erroldatutakoek lehentasuna izango dute.