2015-03-04 aek1Korrika Laguntzaile egiteko deia egin die herritarrei, eta gogoratu du autobusak antolatu direla Korrikaren hasierara eta bukaerara joateko

Hilaren 18an elkarteen arteko sukaldaritza lehiaketa eta Goierri mailako afaria izango dira Ordizian

Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak 19. Korrikaren iritsiera girotzeko antolatu diren ekimen eta ekitaldiak aurkeztu ditu gaur Ordiziako euskaltegian. Herrietan sortu diren batzordeak kilometro salmenta egiten ari dira, eta Korrika Lagun Goierriko enpresa, taberna eta dendetan. Horrez gain, herritarrei Korrika Laguntzaile izateko deia egin diete, 12 euroren truke pina eta hainbat komertziotan erabil daitezkeen deskontu txartela eskuratzeko aukera emanez. Goierrin zehar egingo diren ekitaldien berri ere eman du AEK-k. Ordizian, esaterako, eskualde mailako sukaldaritza lehiaketa eta afaria egingo da martxoaren 18an. Ondoren, Igor Barrerosen kontzertua eta Amets Bideren dantza emanaldia izango dira.

EKIMEN ETA EKITALDIEI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA (PDF)