Image
Image

'Bizi auzoak' auzoak biziberritzera dator, bigarrenez

'Bizi auzoak' auzoak biziberritzera dator, bigarrenez

Ordizia hiri hezitzailea da, eta badira zenbait urte haurren begiradatik hazi eta hezteko lanketa abiatu zela. Horren baitan, haur, gazte eta nerabeei begirako eskaintza osatu eta aberasteko lanean jarraitzen du udalak, eta bide horretan, ‘Bizi Auzoak’ egitasmoaren bigarren edizioa aurkeztu du gaur.

Ainhoa Jimenez Ongizate, Berdintasun eta Hezkuntza zinegotziak azaldu duenez, “iaz lehen aldiz martxan jarri genuen ekimenak harrera oso ona izan zuen, eta arrakasta horrek bultzatu gaitu aurten ere egitasmoari jarraipena ematera. Gainera, helburua da pixkanaka eskaintza auzo gehiagotara zabaltzea eta egonkortzea”.

HHtik hasi eta LH6 arteko haurrei zuzenduta dagoen arren, batez ere LH3 eta LH6 arteko haurrengana iritsi nahi du egitasmoak, adin tarte horretako eskaintza indartuz.

Ekintzak auzoetara zabaldu, herriko eragileen inplikazioarekin

Egitasmoaren helburu nagusietako bat da herriko auzoak biziberritzea eta eskaintza erdigunetik harago zabaltzea. Udaberriarekin batera, eta haurrak kalean gehiago egoten diren garai honetan, jarduerak auzoetara eramatea bilatu da, aisialdia, kultura eta jolasa uztartuz.

Era berean, herriko eragileekin elkarlana ezinbestekoa da Udalarentzat. Horrela azaldu du Izaro Intxausti Kultura teknikariak:“Arte diziplina desberdinak integratzea eta herriko eragileak inplikatzea izan da helburua. Horregatik, eskertu nahi dugu Ordiziarrock-ek egindako ahalegina, Majoriko musika lokaletan dauden taldeei Bizi Auzoak ekimenean parte hartzeko aukera emateagatik. Aurtengo ediziorako zenbait taldek parte hartzera animatu dira, eta espero dugu etorkizunean haien inplikazioa handitzen joatea, baita Ordiziako beste eragile batzuk ere batzea”.

Aurtengo egitaraua hainbat auzotan banatuko da:

  • BUZTUNTZA:

Apirilaren 19an, Otatza plazan, 18:00etan, Matraka Culinary Center ikuskizuna. Adin guztientzat irekia. Euria egingo balu, Urdaneta eskolako frontoian.

  • ERDIGUNEA:

Apirilaren 25ean, Elkano kalean, 18:30ean, Jon Ritter DJ-a. Adin guztientzat irekia.

Apirilaren 26an

-12:00etan, Barandiaran plazan, Yoga. LH 6 artekoentzat dago zuzenduta, eta LH1etik beherakoak heldu batek lagunduta parte hartu beharko dute.

 -16:30ean, Barandiaran plazan, klariona tailerra  eta     time lapse grabaketa. Adin guztientzat.

  • ALTAMIRA:

Maiatzaren 10ean, Jakintza ikastolan, 16:30-19:30, zirku tailerra. LH1etik LH6ra. Aurretiazko izen ematea egin beharko da.

  • SAN JOAN:

Maiatzaren 17an

-12:00etan, saskibaloi kantxan, Yoga. LH6 artekoentzat izango da jarduera, eta LH1etik beherakoek heldu batek lagunduta parte hartu beharko dute.

-16:30-19:30, Filipinak 40 zenbakian, Euskararen ginkana, LH1etik LH6ra. Hemen ere izena eman beharko da parte hartzeko.

  • OTEGIENEA:

Maiatzaren 30ean, saskibaloi kantxan, 18:00etan, Ekeko el perroren kontzertua, adin guztientzako.

Maiatzaren 31n, saskibaloi kantxan, 18:00etan, Iago magoa, adin guztientzako.

Udalak herritarrak gonbidatu ditu ekimen honetan parte hartzera, “auzoak biziberritzeko, harremanak sendotzeko eta haurrei zuzendutako aisialdi eskaintza gertutik bizitzeko aukera paregabea delako”.

Bizi_Auzoak_kartela.jpeg

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza