Ordizia harrera herria da

Ordizia harrera herria da, eta ordiziar guztiek osatzen duten komunitatera batzen diren pertsona guztiak izango dira ongietorriak. Herriaren inguruko informazioa jasotzeko eta inklusiorako lehenengo urratsak emateko, Ordizia 2030 Ekintza Planeko 1.1 puntuan jasota dagoen moduan, ‘Ongi etorri Ordiziara’ informaio saioak antolatu dira 2021an zehar. Aurtengoa 8. edizioa izan da.

Hainbat helburu dituzte saio hauek, besteak beste, Udal Harrera Sarea sendotu, Ordiziara bizitzera etorri berriei edota denbora bat eramaten dutenei harrera gune bat sortzea eta herrian kokatzeko informazioa eskaintzea, eta baita herriko baliabide, azpiegitura eta dinamiketan murgiltzeko, pertsona bakoitzaren autonomia sustatzea ere. Gainera, saio hauei esker herri dinamikan txertatzen lagundu zubi-lanak egiten dira.

“Oso pozgarria da gaurkoan zuekin egotea eta Ordiziara etortzeaz gain, herriari buruz gehiago jakiteko interesa adierazi duzuela jakitea. Dakizuenez, Ordizia harrera herria da eta horregatik, Ordiziak ongietorria ematen dizue ordiziar guztiok osatzen dugun komunitatera”, azaldu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak.

2021eko Ongi etorri Ordiziara! Informazio saioa azaroak 3tik abenduak 17ra egin da. Guztira 14 saio egin dira eta bi ekintzetan parte-hartzeko eskaera egin zaie. Guztira 32 orduko saioak izan dira: 28 ordu ingurunea, kultura, baliabideak, azpiegiturak eta zerbitzuen ezagutzara bideratuta egon dira eta gainontzeko lau orduak kanpo ekintzetako parte-hartzeetara bideratuta. Astean bi saio eman dira, asteazkenetan eta ostiraletan. Salbuespen bezala, ostegun batean Goazen Ordiziara ekimenean ere parte hartu zuten.

Gaurko ekitaldian Ezenarro alkateak sinatutako parte-hartze ziurtagiri bat emango die saio hauetan %80ko asistentzia izan dutenei. Bertan, saioko edukiak zeintzuk diren eta bakoitzari eskainitako denbora adierazten da. Modu honetan, Txertatze txostena behar dutenentzako ez ezik, dagokion erakundean aurkezteko ere oso baliagarria izango da ziurtagiri hau.

Aurten, zazpi pertsonei emango zaie ziurtagiria: Ana Mª Montoya Carpena, Roseline Jacob, Eurice Ogbebor, Kelly Iyasere, Rosario Beatriz Orellana Limaylla, Lawrence Agbamon, Blessing Osadolor.