Image
Image

 Azaroak 25, Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Egunerako instituzio adierazpena. 

Indarkeria Matxista Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, gogora ekarri nahi dugu Indarkeria matxistak beldurrezko eta lotsazko ingurunea sortzen duela, indarkeria jasaten dutenak bakartzeko eta isilarazteko joera du, eta biktimagileen zigorgabetasun-sentsazioa areagotzen du. Izan ere, sarerik ez izateagatik eta komunitatean sustraituta ez egoteagatik, egoera horiek areagotu egiten dira isolatuago egon daitezkeen emakumeen artean, besteak beste, adineko emakumeak, landa-ingurune sakabanatuetan daudenak, desgaitasuna duten emakumeak, emakume atzerritarrak eta bestelako baldintza bereizleak dituztenak.

KOMUNITATEAk beste pertsona batzuekin konektatzen gaitu, eta babes-loturak garatzea eta narratiba komunak sortzea ahalbidetzen du. Horregatik, komunitateak emakumeen aurkako indarkeria matxista prebenitzen lagun dezake, eta berdintasunean oinarritutako harreman-inguruneak sortu, diskriminazioaren eta indarkeriaren adierazpenek tokirik izan gabe.  Auzokide, lagun edo kuadrillen arteko harreman estuak goiz ohartaraz dezake indarkeria-egoera gertatzen ari dela.

Komunitate feministak, hurbiltasunetik eta sororitatetik, indarkeria jasaten ari diren emakumeak gorputzez babes ditzake, baita enpatia adierazi eta gertuko bide-laguntza ere eskaini. Halaber, jasandako indarkeria matxistari aurre egiten eta onera etortzen lagun dezake, eta egoera horietan bere erritmoak eta erabakiak errespetatu ditzake.

Tokiko komunitateak biktimen erreparazioa babes dezake. Horretarako, eragindako kaltea aitortu eta indarkeria matxista salatu dezake, eta publikoki biktimarekiko eta haren ingurukoekiko elkartasuna eta  gaitzespena adierazi.

Udalok erantzukizun zuzena dugu, komunitateak sustatzeko non auzotarrak, taldeak eta koadrilak indarkeria matxistaren aurrean erne egongo diren, eta indarkeria matxista pairatzen dutenak hartu, integratu eta babestuko duen bizitza komunitarioa bultzatzeko. Era berean, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimentzako komunitate erreparatzaileak sustatzeko erantzukizuna dugu.

Horregatik, Ordiziako Udalak honako jarduera hauek garatzeko konpromisoa hartu du:

▶ Udalaren politika sektorial guztietan ikuspegi komunitarioa, berdintasunekoa eta aniztasunekoa txertatzen jarraitzea, eta, aldi berean, gizarte-eragileei ikuspegi integral hori hurbiltzea, bere jardunbide egokian txertatzeko, Hiri Hezitzailea programaren bidez, hurbiltasun sare-lokalak indartuz.

▶ Indarkeria matxistak egiturak, hizkuntzak eta botere-harremanak zeharkatzen dituzten forma sinbolikoak eta instituzionalak ere hartzen dituela onartzea. Indarkeria mota horiek, askotan normalizatuak daude eta  edozein eremutan gerta daitezke, arlo politikoan edo instituzionalean barne. Horregatik, Ordiziako Udalak konpromisoa hartzen du horrelako dinamiken prebentzioan lanean jarraitzeko, errespetuan, entzutean eta erantzukidetasunean oinarritutako kultura politikoa sustatuz, emakumeen benetako berdintasuna eta ekarpenen aitorpena bermatzeko. Horretarako, eguneroko jardunean kontuan hartuz Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako 2025-2029ko Barne Plana eta Langile Batzordeko ordezkariekin batera landutako,  Lan eremuan sexu jazarpenari eta generoan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko ORDIZIAko Udalaren protokoloa.

▶ "Zaintzaren" inguruko ikuspegi komunitario integral batetik: Ordizia, zaintzen duen herria!, abian dauden esperientzia komunitarioen arteko interrelazioa sustatzea eta horien arteko sinergia bultzatzea, norabide bereko tokiko sareak indartuz (zaintza-mahaia, indarkeria matxistaren mahaia, Ordizia goazen, etab.).

▶ Ordiziara iritsi berri diren pertsonei zuzendutako harrerako “Ongi etorri” programa indartzen jarraitzea, eta emakume migratuen parte-hartzea sustatzea berdintasunaren eta aniztasunaren ikuspegitik ahalduntzeko urteko programa prozesalean

▶ Ikastetxeekin batera hezkidetzako eta indarkeria matxistaren prebentzioko programa integralak antolatzen jarraitzea, eskola-komunitate osoan sentsibilizazioa eta prestakuntza landuz. Mugimendu feministak Ordiziako eskola-komunitatearekin eta gizarte-eragileekin (P.E. Giza katea) azaroaren 25aren inguruan sustatutako ekimenak eta gazteekin egindako beste topaketa batzuk babestea, berdintasunaren eremuan eta indarkeria matxistaren aurkako borrokan tokiko laguntza-sareak sustatuz.

▶ Azaroaren 25aren inguruko sentsibilizazio-kanpainak indartzea, sentsibilizazioko eta kontzientziazioko beste esku-hartze pedagogiko batzuekin urte osoan zehar, eta komunitatea oro har eta, bereziki, gizonei zuzendutakoak, «maskulinitateei» buruzko gogoeta-espazioak sortuz.

▶Tokiko mugimendu feministak indarkeria matxistako kasuen aurrean bultzatzen dituen mobilizazioei laguntzen jarraitzea (kontzentrazioak, informazio-panela, koordinazio-bilerak, informazioa, etab.).

▶ Herriko jaietako antolaketa-bilerak aprobetxatzea jai-giroko indarkeria matxistaren aurrean erantzuteko protokoloan sakontzeko, eta lagun taldeekin urteko konpromiso-prozesu bat sustatzea etengabeko sentsibilizaziotik eta prestakuntzatik abiatuta, aliantzak sortuz.

▶ Indarkeria matxistaren aurrean erantzuteko protokoloaren koordinazio-testuinguruan, indarkeria jasan duten emakumeei laguntzeko eta erreparazioa emateko estrategietan sakontzea, indarkeriaren biktima diren emakumeei borrokan laguntzeko jarduerak garatuz.

▶ Ordiziako mugimendu feministak bultzatutako "indarkeria matxistaren aurkako aliantzan" erakundeen aldetik laguntzea.

 

bot plus

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza