Ordiziako Udalak indarkeria matxistari buruz hausnartzeko gune komunitario batean parte hartzea gonbidatzen ditu herritarrak.
“Helburu nagusia Ordiziako Indarkeria Matxistaren Aurkako Protokolo bat osatzea da, oso garrantzitsua delako halako erraminta eguneratu bat izatea. Horretarako, eta ikuspegi partekatua bermatzeko, prozesu parte-hartzaile bat bultzatuko dugu, prebentzio eta koordinazio estrategiak elkarrekin adostuz”, adierazi du Ainhoa Jimenez, Berdintasun zinegotziak.
Emakumeen aurkako indarkeria hainbat modutan adierazten da, eta bizitzako eremu askotan dago presente. Horri aurre egiteko ezinbestekoa da prebentzioa, arreta egoki eta koordinatua, erakundeen arteko lankidetza eta biktimen erreparazioa. Protokolo bat eraginkorra izan dadin norbanakoen, administrazioaren eta gizarte-eragileen arteko inplikazio koordinatua behar da, eta hau osatzeko, zure iritzia eta parte-hartzea garrantzitsua da.
Horregatik herritarrak gonbidatzen ditugu urriaren 17an, 18:00etan, Barrenako areto nagusian egingo den bilerara. Ordezkatzen duzuen elkarteko hainbat kidek parte hartzeko aukera dute,
Hurrengo topaketak azaroaren 3an eta 17an izango dira, 18:00etan.
(Proiektu hau Estatuko Itunak diruz laguntzen du)