IMG 3607Goierritarrei herriko merkataritzaren alde egiteko eskaera egin zitzaien

Merkataritza bulegotik ezinbestekoa ikusten dute orain lau urte merkatariekin hasitako elkarlanari jarraitutasuna ematea. Herriko merkataritzak duen garrantzia eta honek herriari eskaintzen dizkion gauza on guztiak ukaezinak direlarik.

Jakinda ere herritar ugari honetaz kontziente direla eta herriko merkataritzarako tendentzia berreskuratzen ari dela antzematen dela dagoeneko, gaur egungo egoerak honen aldeko deialdi berri bat egitera behartzen ditu.

Udalak merkatariekin burututako elkarlanak, Ordizian Merkatari elkartea elkarlan honetan protagonista izanik, emaitza onak eman ditu eta hauen adierazle dira zerbitzua eta irudia hobetzeko antolaturiko ikastaroak, lortutako kalitate ziurtagiriak eta antolaturiko dinamizazio ekintzak.

Hauek guztiez gain, Udala eta Ordizian elkartearen artean sinatutako esparru hitzarmena 120.000€ko inbertsio desberdinak burutzeko baliagarria izan da, panel informatiboak, azoka eta merkataritzarako karpak, azokarako mantelak, pantaila informatibo elektronikoak eta Merkataritza biziberritzeko plan berezia beste batzuen artean, akordioari esker inbertsio hauentzat lortutako diru-laguntza 90.000€ ingurukoa izan delarik.

Merkataritza biziberritzeko planak, epe laburrean garrantzi handiagoa hartuko badu ere, proiektu berri baten oinarri bezala eta kontutan hartu beharreko zenbait datu erraztu zizkigun. Beste batzuen artean, Ordiziako Merkataritzak epe laburrean jasango zuen belaunaldi aldaketa eta gaur egun errealitate bat dena. Zorionez plan honek etapa honi aurre egiteko, Goiekirekin elkarlanean, laguntza ematen ari dira dagoeneko eta ekintzaile berriak dituzte ateetara deika. Honetarako eta Merkataritza Plana jarraituz lantzen ari diren eta epe laburrean ezagutzera emango den "Lokal Huts eta ekintzaile berrien proiektua" mahai gainean dute eta Goiekirekin elkarlanean zenbait ekintzaile eta lokalen jabeekin elkarrizketak izan dituzte, denok merkataritza txikiaren aldeko pausoak emateko helburuarekin, honen jarraitutasuna ziurtatzeko apustu garbia eginez.

Ordiziako merkataritzak duen indarra eta eskualdeko erreferente bat izaten jarraitzen duela argi asko adierazten dute gora behera handiko etapa hau gainditzeko egin diren ahaleginek. Horren emaitza dira azken hiru urte eta erdian ireki diren 21 saltokiak; Kif moda, Igabe moda, Eskubi bigarren eskuko produktuak, Mi Casa hogar, Lena lentzeria, Saphira estetika, Nerea Serrano hortz klinika, Amaia ile-apaindegia, Elikaleku elikadura ekologikoa, Xero Net informatika, Farmaetxe Konfort eta Ortopedia, Germán iturgindegia, Titare, Zuberoa fruta-denda, Bossa Nova ile-apaindegia, Galdeano burdindegia, Sasoian kirol-denda, Otegi piroteknia eta Aranzegi harategia. Beste batzuetan berrikuntzak eta jabe aldaketak eman direlarik.

Hau guztia, Ordiziako merkatari eta ostalarien lanari esker eta Goierriko herritarrek emandako erantzun onari esker lortu da eta Udal merkataritzako bulegotik denei eskerrak eman nahi dizkiete. Gogoratuz, Ordiziako merkataritza Gipuzkoako indize komertzial handienetariko bat duen sektorea dela eta Goierritar guztiei ateak irekita dituela.

Ordiziako Merkatariak
Ordiziako merkatari elkarteak, Ordiziako merkatarien izenean, Udal merkataritza arloari, merkatariei, ekintzaile berriei eta Goierriko herritarrei eskerrak eman nahi dizkie kontrakoa izan den egoera hau aukera batean bihurtzeko emandako pausoengatik.

Ordiziako merkatari eta ostalariek, egunero ematen duten zerbitzuaz gain eta elkarlan desberdinen bitartez herritarrei zuzendutako eta herriarentzat onuragarriak izan diren inbertsio, dinamizazio ekintza, promozio eta kanpaina desberdinak eskaintzeko aukera izan dute.

Zerbitzu-bokazioa duen sektore honetan ezinbestekoa da etengabeko prestakuntza eta hobekuntza, herritar eta bezeroen ekarpenak garrantzi nabarmena dutelarik.

Gaur egun, erosketak egiterakoan aukera egokiena eskuragarri izatea eta asmatzeak garrantzi handia du, herriko merkatariek kalitate-prezio hoberena eskaintzen jarraitzeko lanak egin dituzte eta Goierritarrei merkealditako kanpainan dendetara gerturatu eta hau egiaztatzeko deialdia egiten diete.

Herriko dendariek arreta ona emango diete saltokietara sartzen diren biztanle guztiei, erosketa egin edo ez egin. Guztiz aberasgarria baita hauen beharrak eta proposamenak ezagutzea, lehen mailako zerbitzua eskaintzen jarraitzeko eta beraien beharretara egokitutako produktuak Ordiziara gerturatzeko.

Ordiziako merkataritza, profesionaltasun handiko komertzioa izanik, teknologi berrietara egokitzen doa eta urte batzuk badira Ordizian merkatari elkartearen web orriaren eta "Facebook.com/ordizian merkatari elkartea" bitartez interneten eta sare sozialetan presentzia duela, herriko denda askoren produktuak bertan ikusgai daudelarik. Ordizian leialtasun Txartela eta honen bitartez egiten diren zozketa eta kanpaina desberdinak ahaztu gabe.

Honez gain, eta uztailak 1ean hasiko den merkealditako kanpaina erakargarriagoa egiteko, uztailaren 5 eta 6an Merkealditako Kale-azoka antolatzea erabaki dute. Herriko 20 denda inguruk saltokiaren aurrealdean produktuak aurkeztuko dituzte. Porfirio Fernandez, Lekuona osagarriak, O-bi oinetakoak, Oskarbi oinetakoak, Kixmi moda eta osagarriak, Arantxa mertzeria, Vicuña Sport, Ttipi-Ttapa, De la Cuesta hogar, Lena lentzeria, Gofi umeen moda, Ness moda, Matti umeen moda, Palomo moda, Piccola moda, Vicuña Confección, Irurena lentzeria, Kif moda eta Igabe moda izango dira parte hartzaileak.

Ekintza honen ordutegia merkataritzako ohiko ordutegia izango da, goizez 10:00tik 13:00era eta arratsaldez 16:30tik 20:00ra.

Ekintza honen bidez, kanpainari hasiera emateko izanda, kanpaina osoaren zehar eta etorkizunean ere Ordiziako merkataritzara gerturatzera animatu nahi dituzte Goierritarrak, herriko dendatan eginiko erosketak herria dinamizatu eta erakargarriagoa egiteko ekintzetan itzultzen baita.