11 landare ekoizle elkartuko dira Datorren larunbatean, hilak 22, Lore eta landareen II. azoka egingo da Ordiziako Plaza Nagusian, 09:00etatik 14:00etara bitartean. Ordiziako Udalak eta Landare Azokak elkarteak antolatu dute ekimen hori. Denera 11 landare ekoizle elkartuko dira, horietatik bi Goierrikoak: Aritz Urretabizkaia (Arama) eta Iñaki Azanza (Zaldibia-Ordizia).
Era askotako landare eta osagarriak ikusi eta erosi ahalko dira larunbateko azokan: garaiko landareak, dekoraziokoak, kaktusak, bonsaiak, sukaldaritzan erabiltzekoak, usain-belarrak, fruitu arbolak eta baita ekoizpen ekologikokoak ere. Osagarri eta lorontziei dagokionez, besteak beste, upelekin egindako lorontziak egongo dira salgai, forma eta neurri ezberdinetakoak.
Parte hartzaileak
Info +: http://landare-azokak.blogspot.com.es/search/label/ordizia