Irailera arte zabalikJoan den larunbataz geroztik, ekainak 1, dago zabalik Oianguren parkeko taberna. Ramon Larrañaga azpeitiarrak kudeatuko du datozen lau hilabeteetan, ekainetik irailera, eta eguraldiak laguntzen badu, urrian ere zabalduko du. Egunero egongo da irekita taberna, 11:00etatik itxi arte.
Larrañagak eskaintza zabala prestatu du. Oilasko edo saiheski menua, ogitartekoak, razioak eta pintxoak eskainiko ditu.
Edaria aparte ordaindu behar da.
Otordua enkargatzeko: 657 443 095.