Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak elkarteak, Ordiziako Udalarekin batera eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, merkataritza eta kontsumo sailaren laguntzarekin, Stock eta Kale-Azoka antolatuko du irailaren  15 eta 16an, ohiko aukera komertziala aurkezteko animoarekin eta 50 €-ko hiru erosketa-txartel zozkatuko dira.

Stock azoka Ordiziako Plaza Nagusian ospatuko da eta  Kale-Azoka, denden aurrealdean produktuak aurkezteko baliagarria dena, herriko kale desberdinetan. Ekimen hau, beste behin ere, ostirala eta larunbataren zehar goiz eta arratsaldez burutuko da.

Ordiziako merkataritza sektorearen garrantzia Stock eta Kale-Azokan islatuta ikusiko da, Goierritarrak eta gerturatu nahi diren beste pertsona guztiak prezio eskuragarrietan produktu aukera interesgarriak bertatik bertara izango dituztelarik eta aldi berean dagoeneko erakusleihoetan ikusgai jartzen hasi diren udazkena - negua denboraldi berriko produktuak zuzenean ezagutuz.

Hau horrela izanik, bisitariek erosketa eta aisialdi egun atsegina egiteko aukera izango dute Stock Azoka eta Kale-Azoka ospatzen den ingurune erakargarri honetan, Plaza Nagusia, hirigune historikoa eta Urdaneta kalean.

15 saltoki izango dira edizio honetako parte hartzaileak Stock azokan eta Kale-azokan banatuta, 11 saltoki herri-gune historikoan eta inguruko kaleetan denden aurrealdean eta 4 saltoki Plaza Nagusian. Ingurune ireki, eroso eta atsedengarri batetan beraien produktuak eskaintzeko aukera emango die ekintza honek, herriko kaleetatik ibilbidea erakargarriagoa eginez.

Stock eta Kale-azokan parte hartuko duten saltokiak:

 ARANTXA lentzeria eta mertzeria, BIÑASPRE lurrindegia eta estetika, GOFI BERRI haur eta gaztetxoen moda, IRURENA lentzeria eta mertzeria, KOSKA gozoki denda, LUA emakume arropa eta osagarriak, MIRENTXU haur moda, NESS by Esti García emakume arropa eta osagarriak, OSKARBI oinetakoak, PALOMO emakume eta gizon moda, PORFIRIO FERNANDEZ gizon arropa eta osagarriak, SERENDIPITY emakume arropa eta osagarriak, URIBA gizon arropa eta osagarriak, VICUÑA CONFECCIÓN emakume eta gizon moda, VICUÑA SPORT kirol moda eta osagarriak.

Stock azoka ordutegia; Irailak 15 eta 16,  10:00tik 14:00ra eta 17:00tik 20:00ra.

 Kale Azoka ordutegia; Irailak 15 eta 16,  10:00tik 13:00ra eta 17:00tik 20:00ra.

 Stock eta Kale-Azokaren bitartez proposamen erakargarria, produktuen aukera zabala eta anitza egongo da. Ordizian merkatari elkartetik eta Ordiziako Udalatik erosketarako  baita herria bizitzeko eta honi bizia emateko aukera ona izango den ekintza honetarako gonbidapena luzatzen da.