stockSare sozialetako ikastaroa eta Ordizian Stock V. azoka eta Kale Azoka ospatuko dira

Otsailaren 25ean hasi eta 28ra bitartean merkatariei zuzendutako Facebook ikastaroa eskainiko zaie KZ gunean. 2 ordutako iraupena izango du egun bakoitzean, 14:30etatik 16:30etara hain zuzen. Dohainik izango da, baina aldez aurretik izena ematea beharrezkoa. Horretarako deitu 648 70 06 58 telefono zenbakira edo idatzi Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta helbidera.

Bestetik, Ordiziako merkataritzarekin lotuta, martxoaren 8 eta 9an Ordizian Stock V. azoka eta Kale Azoka ospatuko da. Goiz eta arratsaldez izango da Ordiziako Plaza Nagusian zein Herriguneko beste plaza eta kaleetan. Denboraldi berriko produktuak, outlet, deskontuak, zozketak, haur parkea, musika... eskainiko dira.