FOTO J. MARIN - 2"Ordizia erakargarriagoa, erosoagoa eta dibertigarriagoa" egitea da helburua

Ordiziako Merkataritza Biziberritzeko Plan Berezia, MBPB

Urtarrilak 22an "Ordiziako Merkataritza Biziberritzeko Plan Berezia" aurkeztu zen Udaletxeko batzar aretoan, aurkezpen honetan plana landu duen enpresako ordezkariek, Udal gobernua osatzen duten partaideak baita Merkataritzako teknikaria eta Ordizian merkatari elkarteko batzordeko ordezkariek ere parte hartu zutelarik. IKEI enpresak landu duen MBPBk merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreak bultzatzea du helburu.

2010ean sinatu zen Udalaren eta Ordizian elkartearen arteko hitzarmenak, Ordiziako merkataritzaren biziberritze planaren gastuari aurre egiteko diru-laguntza garrantzitsu bat jasotzeko aukera eman zuen.

Plan honek merkataritza eta bere ingurunearekin erlazioa duten gai desberdinak aztertzen ditu, merkataritzaren irudia berritu eta hau sustatzeko lagungarriak izango diren proposamen desberdinak jasoz, hirigintzan inbertsioak, ekintzaileei laguntzak, dinamizazio ekintzak eta bestelakoak aurreikusten direlarik.

Plana errealitate bilakatu dadin beharrezkoa da erakunde, enpresa, merkatari, herritar eta bezeroen parte hartze aktiboa. Eta aipatutako hori guztia errealitate bihurtu bitartean, merkataritza ingurunea dinamizatzeko ekintzak antolatuko dira Ordizian elkartearen eta Turismo, Kultura, Kirola eta beste Udal arlo desberdinen laguntzaren bitartez.

Udalaren eta Ordizian Elkartearen arteko Esparru Hitzarmena

Ordiziako Udalak eta Ordizian Merkatari elkarteak elkarlanari tinko heldu zioten orain hiru urte, 2010eko irailean, sinatu zuten Esparru-Hitzarmenaren bitartez, akordio hau urtero berritzea ezinbestekoa izanik horrela egin delarik hurrengo urteetan ere.

Ondorioz, otsailaren 6an Ordiziako Udalak Ordizian Merkatari elkartearekin 2013 urtean lankidetzarako baliagarria izango den Esparru-Hitzarmena sinatu zuen. Udalaren aldetik Igor Eguren alkateak eta J.M. Gereñu Sustapen eta Garapeneko zinegotziak hartu zuten parte eta Ordizian merkatari elkartearen aldetik Zuzendaritza Batzordeak, Esti Ruano lehendakariaren bitartez.

Esparru-Akordio berri honek bi aldeen artean lortu beharreko helburu nagusiak eta urte honetarako ekintza planaren laburpena jasotzen ditu, MBPB Merkataritza biziberritzeko plan berezian jasotzen diren jarduerak errealitate bihurtzeko abiapuntutzat ere hartuko da hitzarmena. Horretaz gain, ezinbestekoa da Eusko Jaurlaritzak Industria, berrikuntza, turismoa eta merkataritza sailaren bitartez kaleratzen dituen diru-laguntzak eskuratu ahal izateko.

Merkataritza eta Ostalaritza Mahaia

MBPBaren lantzeari hasiera eman zitzaionean Merkataritza Mahaia osatu zen eta "Eguerdian ebakia" izenpean mahai inguruak antolatu ziren Ordiziako merkataritzaren egoera aztertu eta proposamenak jasotzeko.

Lan dinamika horri heldu nahian Ordiziako Udalak Ostalaritza Mahaia martxan jarri du dagoeneko eta Merkataritza Mahaia ere berreskuratu du otsailak 7an ospatu zen bileraren bitartez. Aitor Velázquez, Merkataritzako Teknikariak Udal arloekin elkarlanean aritzeko aukerak mahai gainean jarri zituen, Turismo eta Merkataritza arloen arteko elkarlanak izan dezakeen garrantzia nabarmenduz, urte honetarako ekintza eta proiektuen behin behineko planifikazioa azaldu zuen eta hau osatu eta modifikatzeko asmoz proposamenak jaso zituen.

Jardunaldiak eta ikastaroak merkatarientzat

Otsaileko laugarren astean 8 orduko iraupena izango duen Sare Sozialetako FACEBOOK ikastaroa egiteko aukera izango dute merkatariek, Ordizian elkarteko bazkideak ikastaroan parte hartzeko ordainketan abantailak izango dituztelarik. Ikastaroa lau jardunaldi desberdinetan eta 14:30tik 16:30ra eskainiko da, honen inguruko informazioa eta izena emateko aukera dutelarik merkatariek otsailak 11tik aurrera Ordizian elkartearekin harremanetan jarriz 943887340 telefono zenbakira deituz edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidearen bitartez. Ikastaroa guztiz praktikoa izango da. Teknologia berriak ematen dituzten aukerei probetsua ateratzeko aukera bat, gastu handirik gabe bezero potentzialei gerturatzeko eta ohiko bezeroak fidelizatzeko.

Merkataritza gunea dinamizatzeko ekintzak

Ordiziako Udal Merkataritza sailak urte honetarako zenbait dinamizazio ekintza aurreikusten ditu Ordizian Merkatari Elkartearekin, Udal arlo desberdinekin eta erakundeekin elkarlanean.

Udaberriko Azoka izango dena antolatzeari ekin diote merkataritza bulegoan, martxoak 8 eta 9an ospatzea delarik behin behineko erabakia. Dendarien aldetik behar adina parte hartzea eman beharko da horretarako, beraiek baitira benetako protagonistak, ekintzarekin bat egin dezaketen guztien inplikazioa eta borondate ona ezinbestekoa izango bada ere.

Hurrengo hilabeteei begira eta urtearen zehar dinamizazio ekintza berriak aurreikusten dira eta errepikatzen diren horiek berrindartuta aurkezteko saiakera egingo da. Beste batzuen artean Ordizian Kirolean astearekin elkarlana, Kultura arloarekin elkarlanean ekintza erakargarri bat, udazkenera begira moda desfilea eta azoka, eguberritako kanpaina...