“12 hilabete 12 produktu” ekimenari jarraipena emanez Nafarroako Zainzuria izango dugu asteazken honetan protagonista. Nafarroako Orburuarekin martxoan egin genuen bezala, Nafarroako Zainzuriak salmentan izango dira Plaza Nagusian horretarako bereziki jarritako postuan. Salmentarako jartzeaz gain, produktu horren ezaugarriak eta berezitasunak eta errezeta bat jasoko dituen esku orria banatuko da eta dagokion Ordiziako tabernak azokako saltzaileen artean errezeta horretan oinarritutako pintxoa banatuko du. Asteazken honetan, maiatzak 18, Nafarroako Zainzuria izango da protagonista eta Leizea Taberna pintxoa banatzeaz arduratuko dena. Azkenik, postu berezi honetan erosketa egiten dutenek, azokako produktuez osatutako lote eder baten zozketan parte hartzeko aukera izango dute.

Ekimen honek Ordiziako Udala, azoka, eta ostalarien arteko elkarlan dinamikari jarraipena ematen dio. Kontsumitu bertakoa eta garaikoa, gure azoka eta gure tabernetan!