Duela urte batzuk Ordiziako Udalak eta Azokak martxan jarri genuen egitasmoa berreskuratu eta azokako pintxoa ekimenarekin lotura egitea izango dugu helburu datozen hilabeteetan. “12 hilabete 12 produktu” ekimenak bertako produktuak eta garaikotasuna sustatzea zuen helburu, “azokako pintxoa” ekimenak aldiz aurreko helburuaz gain, herriko tabernetan produktu horien presentzia bermatzea eta sustatzea.

Bi ekimenak elkartuz, datozen hilabeteetako zenbait asteazkenetan bertako eta garaiko produktu bat aukeratu eta produktu horri eskainitako postua jarriko da Plaza Nagusian. Salmentarako jartzeaz gain, produktu horren ezaugarriak eta berezitasunak eta errezeta bat jasoko dituen esku orria banatuko da eta dagokion Ordiziako tabernak azokako saltzaileen artean errezeta horretan oinarritutako pintxoa banatuko du asteazken horretan. Asteazken honetan, martxoak 16, Tuterako orburua izango da protagonista eta Martinez Jatetxea pintxoa banatzeaz arduratuko dena. Bidez batez, arratsaldeko pintxo potean ere eskuragarri egongo da. Azkenik, postu berezi honetan erosketa egiten dutenek, azokako produktuez osatutako lote eder baten zozketan parte hartzeko aukera izango dute.

Ekimen honek Ordiziako Udala, azoka, eta ostalarien arteko elkarlan dinamikari jarraipena ematen dio. Kontsumitu bertakoa eta garaikoa, gure azoka eta gure tabernetan!