Orain dela hilabete batzuk, gure herriko establezimenduetan azokako produktuen presentzia sustatu, eta eskaintza bertako eta garaiko produktuekin identifikatzeko asmoz Ordiziako Azoka Pintxoa ekimena martxan jarri genuen Ordiziako hainbat tabernetan. 

Gauzak horrela, asteazken honetan, urriak 27, asteazkeneko azokarekin batera Ordizia Hotelak eskaintzen duen pintxoa aurkeztuko dugu, Ordiziako Plaza Nagusian. Azokan aurkitzen ditugun garaiko barazkiak dira pintxo berezi honen osagaiak. Kasu honetan, hauexek: Sagar dultzea, sagarra, ura, azukrea, odolkia, típula, porrua, oliba olioa, gatza, piperra, ardi gazta, gazta krema, esne krema, brick orea. Errezeta eskuragai dago www.ordiziakoazoka.eus/besteak/azokako-pintxoa atalean.

Gaur gaurkoz, Ordizia Hotelaz gain, Pottoka, Kantoi, Martinez, eta Leizea dira ekimenarekin bat egin dutenak.

Afari baten zozketa

Pintxo hauek kontsumitzen duten bezeroei txartel bana ematen ari zaie, eta azaroko azken asteazkenean Hotel Ordizia, kantoi eta Pottoka tabernetan 2 pertsonentzako afariak zozketatuko dira partaideen artean. Horrexegatik, pintxo hauek dastatzera eta zozketan parte hartzeko txartela betetzera animatzen zaituztegu.