Datorren asteazkenean, urriak 13, XXXIV. ‘Ordizia Txapeldun’ gazta lehiaketa ospatuko da asteazkeneroko azokaren altzoan. Lehiaketa Ordiziako Plaza Nagusian ospatuko da goizeko 11.00tatik aurrera.

Bertan, Euskal Jaietako Ardi Latxaren esnearekin egindako gazta lehiaketaren azken hamar urteetako (2012tik 2021era) irabazleak lehiatuko dira haien artean. Ekitaldia Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiak eta Udalak antolatzen dute, Idiazabal Jatorri Izendapenaren laguntzaz.

Honako gaztagileak arituko dira lehian asteazkenean: 2012 eta 2015ean irabazle izan zen Jon Etxebarria (Ipiñaburu-Zeanuri), 2013ko irabazle Ricardo Remiro Aguirre (Remiro-Eulate), 2014ko irabazlea Karmele Murua (Ondarre-Segura), 2016ko irabazlea izan zen Joseba Insausti (Otatza-Ordizia), 2017ko irabazlea Jose Luis Odriozola (Agerreburu-Aia) ,2018 eta 2019ko irabazlea, Julen Arburua (S.C. kortaria-Lekaroz) 2020ko irabazlea, Patxi Lopez de Uralde (Larreako gazta-Larrea), eta berriki txapeldun atera den Eneko Goiburu (Ondarre-Segura).

Hiru gazta hoberenak diru-saria jasoko dute: 300 euro irabazleak, 200 bigarrenak eta 100 hirugarrenak. Hamarretik zazpiko puntuazioa gainditzen badute, urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak eskuratzeko aukera izango dute. Lehenengoak, Urrezko Gazta irabaziko luke zortzi puntu eta erdi baino gehiago lortuz gero.

Ohikoa baino murritzagoa baino luxuzko epaimahaia dugu oraingo honetan ere, Jose Juan Castillo lehendakari dutela ondorengo lagunek osatuko dutena: Felix Manso Ibarla (Manso jatetxea, Irun),  Imanol Zubelzu (Basque Culinary Center), Victoria Urresti eta Patxi Pérez Elortondo (Idiazabal Jatorri Izendapeneko teknikariak) eta Eli Belaunzaran (El Diario Vasco) eta Aitzol Zugasti (Noticias de Gipuzkoa) kazetariak.