Dagoeneko salgai daude bonoak. 
Kanpaina honekin 50 euroko 5.000 bono jarriko dira zirkulazioan, herriko establezimenduetan gastatzeko, eta adinez nagusi den pertsona bakoitzari aukera emango dio gehienez ere bi bono eskuratzeko, eta gehienez ere bi bono oso (2x50€) erabili ahal izango dira erosketa bakoitzean.

50 euroko erosketa bono bakoitzagatik bezeroak 30 euro ordainduko du, eta Udalak 20 euro jarriko ditu. “Kanpaina honekin, berriz, lortu nahi da, urte amaiera bitartean, herriko negozioetan 250.000 euroko diru-sarrerak eragitea”, nabarmendu du Ezenarrok. Pertsona bakoitzak, gehienez, beste pertsona bakar baten izenean erosi ahal izango ditu bonuak, beti ere ordezkatutako pertsonaren NAN agiriaren kopia aurkeztuta.

2021 urte amaiera bitartean bi kanpainatan banatuko dira bonoak. Lehendabiziko 2.500 irailaren 30 bitartean gastatu beharko dira, eta hurrengo 2.500 bonoak abenduaren 31a baino lehen. Bigarren kanpainako bonoak irailaren 13tik aurrera jarriko dira salgai, toki eta baldintza berdinetan.

         Non erosi daitezke bonoak?

         Ordizian elkartearen bulegoan, Andre Mari kaleko 21ean, ordutegi honetan:

            - Astelehenetik ostiralera: 09:00etatik 14:30etara

            -Astearte eta ostegunetan 16.30etatik 18:30etara

Ordutegi horretatik kanpo, D’elikatuzen ere eskuratu ahal izango dira, Andre Mari kaleko 24ean eta ordutegi honetan:

            - Asteazkenetan: 16:00tik 19.00etara

            - Larunbata eta igandeetan 11:00etatik 14:00etara

73 establezimendutan erabili daitezke

Ondorengo 73 establezimendutan erabili daitezke etxera iristen diren bonoak, eta baita erosten direnak ere. Hemen zerrenda:

Josune & Klaude, Alazne Ileapaindegia, Barberia Maider, Otegi Armategia, Irurena mertzeria-lentzeria, Porfirio Fernandez, Barberia Irene, Gofi Berri, Oskarbi oinetakoak, Amaren, Hidalgo bitxitegia, Foto Ordizia, Olatz Mertzeria, Lena, Mujika liburudenda, Suquia Etxetresna elektrikoak, Josune estetika zentroa, Carrion, Vicuña Sport, Leizea, Intersport Urrutia, El Kilo, Deido ileapaindegia, Imana, peluquería Manolo, Muguet Lorandenda, Goen optika, Vicuña Confección, Amaia ileapaindegia, Aiztur ileapaindegia, Palomo jantzidenda, Kixmi, Biñaspre, Drogueria Arregi, Drogueria Arrieta, Bi Love, Urdanet, Estibalitz Ruano Matxain ileapaindegia, Egun on kafetegia, Jos-bel, Romero jantzidenda, Casa Arrieta, Marta, Sugaar, Martinez Jatetxea, BP natura, Galdeano burdindegia, Lirain, Bossa Nova, Mirentxu, Ibai, Maos, Goierriko Nekazal Kooperatiba, Ness, Etxetxo taberna, Ilunpe taberna, Alonso burdindegia, Nerea Taberna, Multiopticas, Kantoi, Luberri lorandenda, Arantxa mertzeria-lentzeria, Nahikari goxokidenda, 19|90 Gastroteka Ordizia, La Paz taberna, Serendipity, Gurutze ileapaindegia, Maitane estilismo, Urdin, Lua, Calzados Agirre, Tximista sagardotegia.