Ordiziako Udalak ematen dituen dirulaguntzak programatzeko ekimena martxan jarri du, hiru urteko epeko plangintza baten bitartez. Plan estrategikoa egiteko aurretiazko kontsulta egingo da, ordea.

Dagokien herritarrek, erakundeek eta elkarteek planteatzen diren gaien inguruan euren iritzia eman dezakete uztailaren 15a bitartean, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean.

Plan estrategikoaren helburua da efizientzia hobetzea, horretarako kudeaketa-elementu eta hobekuntza-tresna gisa erabiliko da plan hau, erlazionatu ahal izateko lortu dirulaguntza lerro ezberdinen bitartez lortu beharreko helburuak eta lortu nahi diren ondorioak aurreikusitako kostuekin eta finantzaketarekin. Gainera, jarraipen-sistema bat planteatzen da, helburuen kontrolaren eta ebaluazioaren bidez.