Ordiziako Udalak bere marka berria aurkeztu zuen duela hilabete batzuk. Oraingoan, Ordiziako Azokari egokitu zaio. Bertako elikagai, ekoizle eta herritarren topagunea. 

Ordiziako Udaleko markaren moldaketa bat izango da eta nahiz eta garairik onenak ez diren ordiziarrak eta bisitariak bertako eta garaiko produktua kontsumitzearen beharraz ohartaraztea izango du helburu nagusia. Jasangarritasuna da Ordiziako Udalaren giltzarrietako bat eta horretarako eman beharreko pausoetako bat azokako plastikozko poltsak alde batera uztea izango da. Helburu horrekin logo berria daramaten azokarako poltsak eta erosketa-orgak egin ditugu, erosleek azokara erosketa egitera doazen bakoitzean berrerabil ditzaten.

Hain zuzen, azaroaren 18 eta 25eko azoketan erosketa egiten dutenei txartel bana banatuko zaie (Udalak postuz postu banatuko dituenak) eta ondorengoen zozketan parte hartzeko aukera izango dute: Ordiziako Azokako 4 poltsa azokako produktuez beteta eta 4 erosketa orga asteazken bakoitzean. Baina gure helburua, haratago doa eta ekimen hau Ordiziako Udala, azokako saltzaileak, Ordiziako ostalariak eta kontsumitzaileen artean sortuko litzatekeen elkarlan dinamika baten hasera besterik ez izatea espero da.