Ordiziako azoka. Maiatzak 13

Asteazken honetan, hilak 13, COVID-19 birusak eragindako krisia eta alarma egoera dela eta, azokatik kanpo izan diren saltzaileak bueltan izango dira deseskalatzearen 1 Fase honetan; elikadura esparruko guztiak, arropa saltzaileak izan ezik.

Azokaren irekiera ordua ordu erdiz aurreratuko da: 8:00etatik 12:30etara zabalduz. Baserritarrak plazara bueltatuko dira, nahiz eta segurtasun eta osasun berme guztiak betetzeko beharrak ez duen ahalbidetzen ohiko azokako postuen banaketa, beraz, aldaketa batzuk egingo dira azokako postuen banaketan. Baldintzak aldatzen ez diren bitartean, honakoa izango da banaketa:

Plazan izango ditugun ekoizleak:

- Maite Iturbe (Legazpi) Ogiak

- Arantxa Zurutuza (Arama) Barazkiak, fruitu, arrautzak

- Behieko Gaztak (Olaberria) Behi Gazta eta yogurtak

- Beñat Telleria (Mutiloa) Gazta eta arrautzak

- Iñaki Intxausti (Zerain) Barazkiak

- Antonio Elosegi (Gabiria) Barazkiak, fruituak

- Miren Jauregi (Arama) Barazkiak, fruituak

- Patxi Arizmendi (Arama) Barazkiak, fruituak

- Maria Jesus Oria (Itxaso) Barazkiak, fruituak

- Aldaba Zahar (Tolosa) Barazkiak, ogiak, gozoak, esnekiak

- Axun Etxeberria (Gaztelu) Barazkiak, fruituak, gaztak, ardi esnea

- Edurne Jauregi (Baliarrain) Barazkiak, fruituak

- Anttoni Murgiondo (Gabiria) Barazkiak, fruituak

- Juanita Murgiondo (Mutiloa) Barazkiak, fruituak

- Lurdes Zurutuza (Ataun) Barazkiak, fruituak, arrautzak

- Goiburu Gaztak (Idiazabal) Gazta

- Arantxa Lopetegi (Altzaga) Barazkiak, fruituak

- Jose Mari Uzin (Azkoitia) Barazkiak, fruituak

Bestalde, Itziar Etxeberria ordiziarra, bere ohiko postura bueltatuko da Udaletxe azpiko arkupetan, eta Oscar Garcia bakailao saltzailea ere Goen plazan izango da.

Beste ekoizle batzuk frontoian mantenduko dute haien postua, hala nola, Ibarrako Patxi Montes eta Iguategi Etxekoak eta Lazkaoko Agapito Garmendia barazki eta landareekin. Hauekin batera azokara bueltatuko dira Zaldibiko Azanza Mindegiak lore eta landareekin eta Urretabizkaia Lorategiak Aramatik. Frontoiko eskaintza osatuko dute, Mikel Lasak gazta, kontserba eta perretxikuekin, Ezkio-Itsasoko Patxi Atienza, Gazta, lekariak eta arrautzakin, Urretxuko Etxabe Anaiak, Gazta eta bestelakoekin eta Irungo Uliako Labeakoak, ogia, gozoak eta bestelakoekin.

Frontoi txikian izango dira, Ordiziako Luis Calvo, pasta eta gozoekin, Zaldibiko Maria Luisa Mendizabal, Ibarrako Antonio Rodriguez eta Beasaingo Rufina Ramajoren postuak ozpinetako eta gozoekin.

Azkenik plazako fruta saltzaile guztiak, Manoli Bolaños kontserba, olio eta bestelakoekin eta Mañueco txerrikiekin, Arboleda edo Zuhaiztira etorriko dira. 3 eremuak, plaza nagusia, frontoia eta Zuhaizti edo Arboleda itxita egongo dira, eta sarbide kontrolatua izango da uneoro edukiera kontrolatu eta jende pilaketak ekiditeko.

Azokako saltzaileei aldez aurretik eskaerak egiteko aukerak jarraitzen du. Eskaerak jasotzeko gunea Nikolas Lekuona Plazara mugituko da (Barrena parean) eta goizez ezin duenak, arratsaldez 17.00-19.00tara D´elikatuzen jasotzeko aukera izango du baita ere.