Tabernak. Gomendioak. Covid 19

Bihartik aurrera ostalariek terrazak irekitzeko aukera izango dute, hainbat baldintza beteta. Ordiziako Udala ostalariekin batera lanean aritu da hasieratik, egoera honek bereziki kolpatu duen sektoreari arnas bide bat eman nahian, beti ere segurtasun baldintzak beteta.

Horretarako, kasuz kasu aztertu dugu terraza bakoitza, eta Udala ahalegindu da baimendutako mahaiak birkokatzen segurtasun distantziak bermatuz. Hona hemen bezeroek kontuan hartu beharreko gomendioak.