Ordizia. Ordizian. Kale Azoka

Ordizian, Ordiziako merkatari elkarteak antolatuta, martxoaren 6an eta 7an goiz eta arratsaldez Kale-Azoka (Braderie) burutuko da. Horregatik, ekintzan parte hartzeko deialdia luzatzen die interesa izan dezaketen herriko saltoki guztiei.

Ordizian elkarteak ekintza hau antolatzen du, Udalarekin elkarlanean, neguko merkealdiei amaiera eman eta Udaberriko kanpaina aurkeztu aurretik. Denden produktuak saltokien aurrealdean, kalean, ikusgai jartzeko eta eskaintzeko baliagarria den ekintza hau burutzea erabaki du elkarteak eta merkatartitza sektorea honetan parte hartu dezan animatu nahi du.

Saltoki bakoitzak, bere nahiaren arabera, bere dendaren aurrealdean edo herriko beste gune egoki batetan kokatzeko aukera izango du. Informazioa eskatu eta izen-emateko azken eguna otsailaren 26a, asteazkena, izango da 636513495 telefonora deituz edo WhatsAppez edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatziz.