Hondakinen murrizketa, birziklatzea eta gaikako sailkapena bultzatzen du Udalak

Trukegunea. Ordizia

Hainbat ekintzen artean, datorren urtarrilaren 7a bitartean Trukegunea jarrita egongo da Udaletxeko arkupean

Ordiziako Udalak ingurumenarekiko errespetua eta iraunkortasunaren kultura dinamizatzeko eta sentsibilizatzeko helburuarekin azaroaren 16tik 22ra ospatuko den Europako hondakinen murrizketa astearekin bat egin du. Gaur eginiko aurkezpenean, Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak, eta Maitane Alvarez, ingurumen zinegotziak, xehetasunen berri eman dute.

“Hondakinen murrizketa sorreran eta diseinuan, produkzioan, eta banaketa fasetan burutako jarduera multzo bat bezala ulertu behar da, hondakinak ez sortzeko, substantzia kaltegarrien kopurua murrizteko edo gizakiengan eta ingurumenean inpaktuak minimizatzeko”, zehaztu du alkateak.

Hondakinen murrizketa aste hau Gipuzkoako Klima 2050 estrategian zehazten den “Hiri-hondakinen sorrera murriztu eta zero isurpen lortzea trataerarik gabe” helburua eta Gipuzkoako Hiri Hondakinak kudeatzeko 2019-2030 plan orokorrean zehazten den Prebentzioko jarduerekin bat dator.

Nazio Batuen Garapen Jasangarriaren Helburuei dagokionez (17 helburu dira) 12. helburua “Kontsumo eta ekoizpen arduratsuak” garatzen du baita zeharka 10. helburua “Herrialdeen arteko ezberdintasunak murriztea” eta noski, 13. helburua “Klimaren aldeko ekintza” ere.

ORDIZIAN HIRI HONDAKINEN KUDEAKETA

Adur Ezenarro: “hondakinen alorrean 3 helburu nagusi: lehenengo helburua hondakinen murrizketa da, bigarrena hondakinen berrerabilpena eta azkenik, hirugarrena gaikako bereizketa”.

Ordizian 2019an hondakinen sorrera %7 batetan murriztu da. Zerbait da, baina oraindik ez da nahikoa.

  1. MURRIZPENA: AUZOKONPOSTA

Europako Batzordeak prebentzio-kontzeptuaren interpretazio ireki bat onartu du, eta Hondakinen Prebentziorako Programak Prestatzeko Gidan hau adierazi du: «etxeko konposta (home composting) prebentziotzat jo daiteke zentzu zabalean» (2012ko urria).

“Ordizian 5 auzokonposta gune daude herrian zehar banatuta eta 58 familiak parte hartzen dute. Datu hauen arabera, urtean hondakin bilketa sistematik 14.200 kg organiko ateratzen dira”, agertu du Alvarezek.

Ekonomikoki, urtean 1.562€ aurrezten direla esan dezakegu. 14,2 tona organiko * 110 €/tona= 1.562 €

Auzokonposta bidez lortzen dugun konposta etxeko landareetan eta herriko lorategietan erabiltzen da. Datorren udaberrira begira berriro ere jendea parte hartzera deituko dugu eta eskaera egongo balitz beste bi gune irekitzeko ardura hartuko dugu baita daudenak hobetzeko ere.

  1. BERRERABILPENA: TRUKEGUNEA

Berrerabilpenari begira, Ekoguneak sortu eta bultzatzen duen TRUKEGUNE sarera batuko da Ordiziako Udalak Udaletxeko arkupetan jarri dugun trukegunearen bitartez.

Trukegunearen kontzeptua Alemanian hasi zen “GiveBox” mugimenduaren izenpean. Hauek kalean jartzen diren guneak dira, erabilera librekoak. Objektuen trantsizio eta zaintza espazio bat da, non objektuak jabetza librekoak bihurtzen diren. Objektuari balioa edo erabilera begira dagoenak emango dio, eta horren arabera trukatu.

Truke guneak herriko gune publikoetan egongo dira, edonorrentzat egunero edo ordutegi batean zabalik egongo direlarik.

“Bertan, erabiltzen ez diren objektu zehatz batzuk utz eta hartu daitezke, beti ere, beste pertsona batek berrerabiltzeko moduan dauden bitartean. Ez da beharrezkoa zerbait uztea bertatik gauzaren bat hartu ahal izateko”, gehitu du zinegotziak.

Epe zehatz bat egongo da objektua Truke gunean geratzeko. Hau da, denbora tarte batean zehar eskuragarri egongo da ekarritako objektua, behin epea betetzean, objektu hauek beste leku batera bideratuko dira objektu berriei lekua uzteko.

ONARTZEN DIREN OBJETUAK

- Liburuak, musika CD originalak.

- Etxetresna elektriko txikiak

- Elektronika: Mugikor, irrati, mp3,

- Brikolaje eta jardineritza

- Kirol eta aisia produktuak

- Musika tresnak

- Apaingarriak

- Jostailuak

- Arropa konplementuak (zinturoia, eskularruak, eguzkitako betaurrekoak, poltsoak)

  1. 3. BIRZIKLATZEA: GAIKAKO BILKETA

Gaikako bilketaren inguruan, Ordizian 2019 urtean batezbesteko hondakinen %78a gaika bereizi da eta %22a zabortegira joan da. 2018an, %77 eta %23.

Gipuzkoako hondakinen karakterizazioan hondakinen %85a gaika bereiztu daitekeela eta %15a errefusa dela ondorioztatu zen. Beraz, Ordizia %85 horretara iristea izan behar du helburu, gaikako bereizketa handituz.

EDUKIONTZI PUNTUAK ETA KALE ZIKINAK

Ordizian edukiontzi handien puntu batzuen egoera kezkagarria da, etxetik ateratako poltsak lurrean botata uzten dira honek arazo asko sortzen dituelarik (arratoiak, usaina, …). Herritar bakoitzak hondakinak gaika bereizi behar ditu eta ondoren, gaika bereizitako poltsa bakoitza dagokion edukiontzira bota behar du.

Edukiontzien egoeraz gain, kaleko zikintasuna ere oso harrigarria da. Kaleko puntu askotan zakarrontziak ditugu, 4 frakzio ezberdin jasotzen dutenak, eta hala ere kaleak zikinak daude, zaborra zuzenean lurrera botatzen delako. Ordiziako Udalak edukiontzien inguruko eta kaleetako zikintasuna ekiditeko helburu argia du. Arazo honi aurre egiteko Sasieta Mankomunitatea isunak jartzen hasi da.

ISUNAK ORDIZIAN

  • Isun kopurua:41 isun jarri dira 2018 urtean. Hauetatik 35 arinak, 2 larriak eta 4 oso larriak.
  • Isunen zergatia? Zaborrak nahasian, bereiztu gabe, lurrean edo birziklatzeko edukiontzietan sartzea. Traste zaharrak egutegiz kanpo ateratzea. Kasuren batean, baita zaborrei su ematea ere.
  • Ze puntuetan jarri diren isunak? Herri osoan jarri dira.
  • Isunak zenbatekoak izan diren? Arinak 45 €, larriak 270,28 € eta oso larriak 3.000 €.

ORIA IBAIA ETA AMUNDARAIN ERREKAREN GARBIKETA

2 astez Oria ibaia eta Amundarain erreketako ertzean kateaturik geratzen diren zaborrak bildu dira. Bertatik atera eta kamioitan zabortegira eraman, sailkatu eta pisatu dira.

2019ko irailaren 16an hasi ziren garbiketa lanak eta 2019ko urriaren 2an amaitu ziren.

2 aste hauetan 5.500 Kg inguru, hau da 5,5 tona inguru zabor atera da Ordiziako ibai eta errekatik. Aurreko urtean baina kantitate txikiagoa atera da, 2018an 8 tona zabor atera zen  baina bolumenean berdina izan da.

Atera diren hondakinak oso adierazgarriak izan dira, hala nola, erosketarako orgak, seinaleak, kuboak, hesiak, plastikoak…

ISUNAK ORDIZIAN

  • Isun kopurua:41 isun jarri dira 2018 urtean. Hauetatik 35 arinak, 2 larriak eta 4 oso larriak.
  • Isunen zergatia?Zaborrak nahasian, bereiztu gabe, lurrean edo birziklatzeko edukiontzietan sartzea. Traste zaharrak egutegiz kanpo ateratzea. Kasuren batean, baita zaborrei su ematea ere.
  • Ze puntuetan jarri diren isunak?Herri osoan jarri dira.
  • Isunak zenbatekoak izan diren??Arinak 45 €, larriak 270,28 € eta oso larriak 3.000 €.

ORIA IBAIA ETA AMUNDARAIN ERREKAREN GARBIKETA

2 astez Oria ibaia eta Amundarain erreketako ertzean kateaturik geratzen diren zaborrak bildu dira. Bertatik atera eta kamioitan zabortegira eraman, sailkatu eta pisatu dira.

2019ko irailaren 16an hasi ziren garbiketa lanak eta 2019ko urriaren 2an amaitu ziren.

2 aste hauetan 5.500 Kg inguru, hau da 5,5 tona inguru zabor atera da Ordiziako ibai eta errekatik. Aurreko urtean baina kantitate txikiagoa atera da, 2018an 8 tona zabor atera zen  baina bolumenean berdina izan da.

Atera diren hondakinak oso adierazgarriak izan dira, hala nola, erosketarako orgak, seinaleak, kuboak, hesiak, plastikoak…