Aizpea Oihanederrek gazta berriari hunkituta eman dio ongietorriaBatzar aretoa txiki geratu da beste behin. Udaleko ordezkariekin bat egin dute Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundikoek. Hala, Arantxa Tapia, Ekonomia Garapen eta Azpiegituratako Sailburua, Bittor Oroz Jaurlaritzako Landa Garapeneko sailburuordeak eta Aldundiko Xabier Arruti Landa Garapen zuzendariak euren babesa eskaini diote artzainen lanari. Turismo arlokoak ere ez dira falta izan, horrela Isabel Muela Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailburuordea, Denis Itxaso Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Diputatua eta Maite Cruzado Turismo Zuzendaria bertan izan dira. Hauekin batera, beste erakundeetako ordezkariak, JAKITEA elkarteko eta bestelako sukaldariak eta, bereziki, artzainak izan dira bertan. Jose Miguel Santamaria Ordiziako alkateak eta Jose Mari Uztarroz Idiazabal jatorri izendapeneko presidenteak ere hitza hartu dute. Artzainen esfortzua eta artzaintzaren balioak aitortu eta eskertu dituzte denek eta euren lanarekin erakundeen konpromisoa berretsi dute.
Gazta eta gehiago
Hamaiketan puntuan, tradizioak agintzen duen moduan, hiru artaldek Ordiziako kaleak zeharkatu dituzte, neguan, aspaldiko garaietan, egiten zen moduan.
Ahari eta ardi erakusketara eta lehiaketara gerturatu direnek Gipuzkoako puntu desberdinetatik etorritako ahari eta ardi buruak ikusteko aukera izan dute. Beste behin, baita bildots erreak dastatzeko ere, ASPANOGI, Gipuzkoako minbizidun haurren gurasoen elkartearen alde.
Garagartza plazan bertan ile-mozketa erakustaldia ikusteko aukera egon da eta horretaz gain gazta egite erakustaldia eta mami dastaketa ere.
Muturbeltza
Muturgorria
AHARI LATXA Mutur Beltza
AHARI LATXA Mutur Gorria
AHARIEN XX. LEHIAKETA MORFOLOGIKOA- MUTUR BELTZA ETA MUTUR GORRIA
Mutur Gorria
Mutur Beltza