Aizpea Oihaneder sukaldariak moztuko du gazta eta JAKITEA elkartea omenduko da

Ordizian 2019ko azoka berezien egutegiari hasiera emango dion Artzain Eguna ospatuko da apirilaren 24an Ordizian. Artzainak eta gazta dira protagonista goiz horretan. Besteak beste, Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egingo da, Aizpea Oihaneder, Donostiako Xarma Cook & Culture Jatetxeko sukaldariaren eskutik.

Ordiziako Udalak honako erakunde hauekin batera antolatu du azoka: ELE Latxa-ardiaren Gipuzkoako Elkartea, Lurgintza, Idiazabal Gaztaren Jatorri Izendapena, eta Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradia.

Goizean goiz ekingo zaio egunari, Plaza Nagusian eta inguruetan egingo den asteroko azoka izango da protagonista. Horrez gain, gazta,  Goierriko produktu eta Gipuzkoako artisauen  saltokiak jarriko dira

Aharien erakusketa-lehiaketa

Aurten, Garagartza plazan, 9:00etan hasita, latxa arrazako 50 bat artzainen aharien erakusketa-lehiaketa eta salmenta egingo da. Bertan, 200 abelburu inguru  izango dira ikusgai, zalantzarik gabe, Euskal Herriko erakusleiho garrantzitsuena gai horren inguruan, kalitate eta kopuruz Euskal Herriko bakarra. Aipatu, joan den urteko etenaldiaren ondoren berriro ere txapelketa berreskuratzeko pausoa eman dela.

Bi   motako animaliak izango dira erakusketa horretan: latxa mutur-gorriak eta latxa mutur-beltzak.    

Mutur-gorrien kasuan Aralar, Ernio, Izarraitz, Gabiria, Azpeitia edo Donostialdeko animaliak izango dira ikusgai.  Mutur-beltzetan, berriz, Urbia, Elgoibar, Legazpi, Ordizia, Zerain eta Oñati ingurukoak.

Garagartza Plazan gazta egingo da zuzenean haurren gozamenerako, nagusiki. Baina oso erakargarriak diren beste ekintzak ere izango dira. Esaterako, mamia dastatzea eta eguerdi partean ardien ile-mozketa, makinaz zein eskuz.

Transhumantzia birgogoratuz

Goizeko 11.00ak aldera, garai batean artaldeak negua bukatzen zenean mendira joateko herri barrutik igarotzen ziren bezala, Ordiziako Herri Zaharretik barrena ibiliko dira 2.000 ardi baino gehiago. Modu honetan antzinatik egin izan den eta denbora berriek zailtzen duten menditik haranerako eta alderantzizko desplazamendua gogoratuz, askok oinez eta errepidetatik egin behar izaten dutena. 

Eta artzain gehienak kamioiez Aralar edo Aizkorriko magaletara garraiatzen dituzten arren, badaude oraindik antzinako usadioa mantentzen dutenak, ordutegi zehatz eta ez ohikoetan beraien bidaia osatuz. Maiatzaren lehenengotik aurrera egin ahal izango dute mendiko larreetara buelta.

Aizpea Oihaneder eta JAKITEA Elkartea

11:15etan, Ordiziako Udaletxeko Batzar aretoan, Donostiako Xarma Cook & Culture jatetxeko Aizpea Oihaneder sukaldariak gazta gaztea ebakiko du.  Baina, aldez aurretik, JAKITEA,  betiko sukaldaritzaren alde egiten duten sukaldarien elkarteari omenaldia egingo zaio ,Idiazabal Gaztaren difusioan egindako lanagatik.

Baita, gaztaren erregulartasun-kalitate sariak banatuko zaizkie Ordiziako Joseba Insausti artzainari eta  Idiazabalgo Goiburu Gaztandegiari ere.

Ohitura den moduan, goiz guztian zehar  Garagartza Plazan 40 Euskolabel arkume burruntzian prestatuko ditu Karlos Ibarrondok. 11.30etatik aurrera arkume pintxoak salgai jarriko dira eta bildutako dirua ASPANOGIrentzat, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartearentzat, izango da.

Bisitariek  Idiazabal Pakete Gastronomikoaz gozatzeko aukera izango dute, non herriko bost jatetxek “Idiazabal Menu” paregabe bat gehi D´elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentrorako sarrera bat eskainiko duten, guztia 23 eurotan.

 “ARZAK, MUNDU OSOA 4 KOLORETAN MARGOTUA” ERAKUSKETA

Apirilaren 15etik ekainaren16ra, “Arzak, Mundu osoa 4 koloretan margotua” erakusketa ikusgai izango da Ordiziako D´elikatuz Zentroan.

EGITARAUA

9:00- Ahari eta ardien erakusketa Garagartza plazan.

Eusko Labela duten esne bildotsak burruntzi eran erreketa Garagartza Plazan.

11:00- Artaldeak igaroko dira gune Historikoan barrena.

11:15- Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala, Udaletxeko Batzar aretoan. Aizpea Oihaneder, Donostiako Xarma Cook & Culture jatetxeko sukaldariak ebakiko du gazta berria.

Aldez aurretik, JAKITEA, betiko sukaldaritzaren alde egiten duen elkartea  omenduko da, eta gazta kalitatearen eta erregulartasunaren sariak emango dira.

11:30- Gazta egitea eta mamia dastatzea Garagartza plazan.

11:30- Eusko Labela duten burruntzian erretako esne bildotsen dastatzea, Garagartza plazan, ASPANOGIren, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartearen, alde.

12:15- Ile-mozte erakustaldia, Garagartza Plazan.