2019KO AZOKA BEREZIEN EGUTEGIA ZEHAZTU DA

Artzain eguna izango da lehena, apirilaren 24an

Prest da dagoeneko estreinatu berri dugun urte honetako Ordiziako azoka berezien egutegia.  Ohiko moduan, lehenengoa Artzain eguna izango da, Aste Santu ondoko asteazkenean, apirilaren 24an oraingoan. Erdi arokoa maiatzera itzuliko da, 11-12 asteburura hain zuzen.  Euskal jaietakoa irailaren  11an izango da eta Gabonetakoa urteko azken asteazkenean egitean da.  Abenduaren 25a da aurten, baina hori jai eguna denez, asteartean ospatuko da, abenduaren 24an. Egun berezia berez hau ere.